159. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Zizur Nagusiko Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak, aparteko kredituaren eta kreditu-gehigarriaren bidezkoak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2006787