159. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 235. artikuluan eta horiekin bat heldu den araudian ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2020. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2020ko otsailaren 10ean.

Halaber, 29/2003 Foru Dekretuaren 18.1 artikuluan eta Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, ezarri da euskaraz jakitea lanpostu guztietan izanen dela baldintza berariazkoa, horiek bete behar direnean horrela egiazta dadin.

2020RAKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Idazkaria. A maila. Lanpostuko osagarria: %38,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: hutsik. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2019ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan, baita ere 2019ko urriaren 24ko Etxalarko udalbatzaren akordioa honi buruz.

Administrari-ofiziala. C maila. Lanpostuko osagarria: %26,20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2019ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz). Egoera administratiboa: beteta.

Zerbitzu anitzetako langilea. C maila. Lanpostuko osagarria: %20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2019ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (B2 ahoz, B1 idatziz). Egoera administratiboa: beteta.

Administrazio araubideko bitarteko langileak

Idazkaria. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak

Administrari-ofiziala. C maila. Lanpostuko osagarria: %26,20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2019ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz). Egoera administratiboa: hutsik.

Kultur etxeko langilea, lanaldi erdiz aritzeko. C maila. Lanpostuko osagarria: %20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2019ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz). Egoera administratiboa: beteta.

Garbitzailea. D maila. Lanpostuko osagarria: %17,03. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2019ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (B2 ahoz, A2 idatziz). Egoera administratiboa: beteta.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

María Isabel Sanzberro Iturria. C maila. Bosgarren gradua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

José Angel Goyeneche Zubieta. C maila. Seigarren gradua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Administrazio araubideko bitarteko langileak

Izaskun Gortari Sein. Idazkaria. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Lan-kontratudunak

Javier Iriarte Sansiñena, kultur etxeko langilea, lanaldi erdikoa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

M.ª Coro Goyeneche Zubieta, garbitzailea. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

María Angeles Agirre Txoperena, administrari-ofiziala. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Etxalarren, 2020ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2007439