157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aurretiazko oharra. Erreferentzia: 2020-O-419

Land Sea Marinas Ports SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Land Sea Marinas Ports SA.

Xedea: plataforma puzgarri bat jartzea.

Ur-ibilgua: Salado ibaia (Allozko urtegia).

Udalerria: Lerate-Gesalatz (Nafarroa).

Iragarki hau Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epean, onartuko dira, eskatzaileak aurkezten duen proiektuaz gain, eskaeraren xede berbera duten beste batzuk edo harekin bateraezinak direnak ere, Konfederazio Hidrografiko honetan (Zaragoza, Sagasta pasealekua, 24-28), bulego orduetan.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, goizeko 10etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo lanegunean, ordu berean. Ekitaldi horretan eskatzaile guztiek parte hartu ahalko dute. Akta eginen da, eta eskatzaileek eta Administrazioaren ordezkariek sinatuko dute.

Zaragozan, 2020ko uztailaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2007098