2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Hiri jarduketako plan berezia 3. poligonoko 653, 654 eta 655 lurzatietan. Behin betiko onespena
Olaztiko Udalak, 2020ko ekainaren 10ean egin ezohiko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri jarduketako plan berezia 3. poligonoko 653, 654 eta 655 lurzatietan, Izaskun Beunza Azaceta arkitektoak egina eta Iñaki Gastaminza Imaz jaunak eta Mirentxu Laura Barrenetxea Gomes andreak bultzaturik, lurzatien hirigintza-zehaztapenak aldatzeko.
Plan Berezi horretan jasotako hirigintza-arauak erantsi dira.
Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoaren arabera argitaratzen da.
Olaztin, 2020ko ekainaren 17an.–Alkatea, Roberto Martinez Mendia.
ERANSKINA
Hiri jarduketako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2006174