157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASA

Ordenantza, edateko uraren hornidura, saneamendua eta zerbitzuak arautzen dituena. Hasierako onespena

Legasako Kontzejuko Juntak, 2020ko ekainaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Legasako Kontzejuan edateko uraren hornidura, saneamendua eta zerbitzuak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Legasan, 2020ko ekainaren 26an.–Lehendakaria, Jesus Etxarte Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L2006835