157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Ordenantza, Udalaren baratze ekologikoen kontzesioa eta erabilera arautzen dituena. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2020ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lakuntzan Udalaren baratze ekologikoen kontzesioa eta erabilera arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, 2020ko uztailaren 3an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2007264