157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2020ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa hasiera batean onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen, 2020ko uztailaren 6an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2007255