157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

Akats zuzenketa, Legua Acotada mendiko herri-lurren okupazioari buruzko iragarkian

Ekainaren 23ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Legua Acotada mendian herri-lurrak okupatzeko hasierako onespena, “El Quinto” ustiategia 130 mailako ebakian sakontzeko proiektuan okupatutako lurrak handitzeko, eta hilabeteko jendaurreko epea ireki zen, argitalpen horretatik hasita.

Uztailaren 9an, baina, iragarki bera argitaratu zen, oker. Hortaz, beharrezkoa da argitzea bigarren iragarki hori baliorik gabe utzi dela eta ondorio guztietarako balio duen argitalpen bakarra ekainaren 23ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa dela eta, beraz, jendaurreko epea ekainaren 24an hasi zela.

Iruñean, 2020ko uztailaren 14an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2007529