157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 43., 44. eta 47. artikuluetan xedatuari jarraituz, ondoko hau ebatzi dut Alkatetzaren 2020ko ekainaren 30eko 316/2020 Ebazpenaren bidez:

Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztietarako Amaia Lopez de Ipiña Aldaba bigarren alkateordea eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo uztailaren 7tik 10era (biak barne).

Oltza Zendean, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2006959