157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Eskolaz kanpoko jardueretarako eta jarduera osagarrietarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak indargabetzea. Hasierako onarpena

Burlatako Udalaren Osoko Bilkurak, 2020ko ekainaren 25ean egindako bilkuran, hasierako onarpena eman zion Burlatako Udalaren eskolaz kanpoko jardueretarako eta jarduera osagarrietarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak indargabetzeari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, indargabetze-espediente hau jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurrean jartzeko epea igarotakoan alegaziorik aurkezten ez bada, indargabetze hori behin betiko onartuko da.

Burlatan, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2006861