157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, 2020ko udan euskarazko kanpamentuak egiteko laguntza ekonomikoak emateko. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 513413.

–Xedea:

Deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzen xedea da neurri batean finantzatzea euskara hutsez egiten diren kanpamentuetan (barnetegian) parte hartzeak sortzen dituen gastuak. Laguntza honen helburua da hizkuntzan murgiltzeko jarduerak sustatzea, euskararen erabilera garatzearren eta finkatzearren akademikoak ez diren esparruetan.

–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua:

Eskaerak irailean aurkeztuko dira Udalaren erregistroan, eskabide sinatu baten bitartez; horrek bat etorri beharko du deialdiarekin batera argitaratzen den eredu normalizatuarekin. Eskabidearekin batera ondoko agiriak eta argibideak aurkeztuko dira:

–Eskatzailearen NANaren fotokopia.

–Eskolatze ziurtagiria.

–Kanpamentua antolatzen duen entitatearen ziurtagiria.

–Matrikularen ordainagiria.

–Dirulaguntza jasotzeko banku-kontu zenbakia justifikatzen duen dokumentazioa.

–Bizikidetza Unitate osoaren azken urte fiskaleko Errenta Aitorpena.

Berriobeitin, 2020ko ekainaren 30an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2006961