157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Deialdia, Baztango guraso elkarteek 2020. urtean eginen dituzten kultur jardueretarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 513184.

Baztango Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko ekainaren 24an egin bilkuran onetsia.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Baztanen helbidea duten eta udalerriaren intereseko zerbitzuak ematen edo jarduerak egiten dituzten guraso elkarteek eska dezaketa dirulaguntza, betiere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean honako baldintzak betetzen badituzte (dirulaguntza ematen den ekitaldi ekonomiko osoan iraun behar dutenak):

–Beren estatutuetan ezarritakoari jarraikiz kultura esparruan jarduerak garatzea.

–Pertsona juridikoa izatea, legalki eratua eta behar bezala izena emanda egotea Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan. Hori frogatzeko, elkartearen estatutuen kopia aurkeztu behar da. Baztango Udalak agiri horiek jada bere eskuetan baditu, nahikoa izanen da legezko ordezkariaren aitorpena, non adieraziko baita agiri horiek ez direla aldatu. III. eranskina.

–Zerga betebeharrak eta Gizarte-segurantzakoak egunean edukitzea.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdiaren xedea honako hau da: Baztanen egoitza soziala duten guraso elkarteei dirulaguntza ematea hezkuntza-kultura jarduerak programatu eta antolatzeko guraso elkarteen bidez.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 6.078 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak behar bezala beterik, Baztango Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara edo telematikoki, Baztango Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.baztan.eus/eu/introduccion edo edozein erregistro ofizialean. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 6a (egun hori barne) izanen da.

Elizondon, 2020ko ekainaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2006906