157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

6/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontuan, 2020ra luzatuan, aldaketa egiteko 6/2020 espedientea. Horren bitartez, aparteko kredituak gaituko dira, diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak, informatika alorraren funtzionamendua egokia izan dadin.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, espediente hau tramitatu eta onetsi behar da aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten baldintza eta tramite berei jarraikiz. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan, aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita, xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea.

Argitara ematen da, adierazitako aginduak bete daitezen.

Barañainen, 2020ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2006786