157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Lagunak Udal Zerbitzuaren 2020ko aurrekontuko 1. eta 2. aldaketak. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Lagunak Udal Zerbitzuaren aurrekontua, 2020ra luzatua, aldatzeko 1/2020 espedientea.

Hona hemen aldaketa:

–Aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, “prozedura bereziak” izeneko atal berria sartu baita.

–18.000 euroko kreditu bereziaren sorrera, gimnasio gelaren aire-girotze sistemarako.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, espediente hau tramitatu eta onetsi behar da aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan, aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita, xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea.

Argitara ematen da, adierazitako aginduak bete daitezen.

Barañainen, 2020ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2006784