157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, igeltsero-ofizial lanpostuan (C maila/taldearekin parekatua) aldi baterako, prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko. Behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 15eko 734 Ebazpenaren bitartez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren igeltsero-ofizial lanpostuan (C maila/taldearekin parekatua) aldi baterako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Ebazpen hori 2020ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17an.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 24an bukatu zen, eta izangai bazterturik ez dagoenez, Alkatetzaren 2020ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bitartez ebazten da:

“Lehendabizikoa.–Aipatutako deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

Onartuak:

ENCISO LOPEZ, JOSE LUIS

Bigarrena.–Onartutako izangaiari jakinaraztea deialdiko bi ariketak saio bakarrean eginen direla, 2020ko uztailaren 21ean.

Lehenbiziko ariketa, teoriko-praktikoa (test motako galdetegia) goizeko 9:00etan eginen da, Herriko Etxeko 1. solairuko bilkura aretoan.

Bigarren ariketa, praktikoa, 11:30ean eginen da, Obretako Lantaldearen biltegian.

Deialdi bakarra eginen da probetarako, eta haietara izangaiak Nortasun Agiri Nazionala edo horren legezko baliokidea daramala agertu beharko du. Agertzen ez den izangaia bazterturik geldituko da.

Hirugarrena.–Herriko Etxeko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, Udalaren webgunean (www.tudela.es) ere ikusi ahalko da, “Lan eskaintzak” izeneko atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.”

Tuteran, 2020ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2007211