157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA. Ingurumen baimen integratuaren funtsezko aldaketaren espedientea, Desarrollos Medioambientales La Coya delakoak sustatua.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia) xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0051-2020-000005

Instalazioa

Hondakin arriskugabeak konpostatzeko eta kudeatzeko planta

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

-

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua

5.4.a)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

5.3.b) i)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

II. eranskina / 9. multzoa

Titularra

Desarrollos Medioambientales La Coya

Tokia

13. poligonoa, 1342. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N proiekzio eremua,

X: 598.181,000 eta Y: 4.714.646,000

Udalerria

Artaxoa

Proiektua

Oilo simaurra idortzeko instalazioa

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm

Iruñean, 2020ko ekainaren 22an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2006614