157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Interesdunen agerraldia Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren 34/2020 Foru Aginduari buruzko egintzan.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren martxoaren 4ko 34/2020 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin zen Eugenio Osinaga Cenoz jaunak deusezak diren egintzak berrikusteko egindako eskaera; horrenbestez, deusezak deklaratzen dira urriaren 24ko 46/2013 Ebazpena, Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Galarko Balorazio Txosten Partziala, eta gainerako ebazpen guztiak, zeinen bidez urtero onetsi baita Lur-ondasunen Zerbitzuan inskribatutako ondasunek (zehazki Galarren, Gendulain izeneko alderdian lokalizatutakoek) azaroaren 30ean zuten balioa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan xedatutakoa betez, adierazten da interesdunek, egintzaren eduki osoa ezagutzeko, zilegi dutela agertzea Nafarroako Foru Ogasunaren Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuaren egoitzan (Iruñeko Karlos III.a Noblearen etorbidea 4, beheko solairua; sarrera: Nafarroako Gorteak kaletik). Horretarako, hilabeteko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 25ean.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2006799