157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

601/2020 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpena, onesten dituena mahastia berregituratu eta birmoldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak 2020-2021 kanpainarako.

Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 2. atalean oinarrizko arauak ezartzen dira, aplikatu beharrekoak mahastia berregituratu eta birmoldatzeko neurriari. Neurri hori jasota dago Espainiako mahastizaintza eta ardogintza sektorerako 2019-2023ko laguntza programan.

Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 37.4 artikuluan ezartzen denez, mahastia berregituratu eta birmoldatzearen kostuen partaidetza kalkulatzeko, balio hauen gainean aplikatuko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 46.6 artikuluan finkaturiko portzentajea: kostu unitarioen baremo estandarren balioak, zeinak ezarriak baitaude mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko jarduketa diruz lagungarri bakoitzerako, XIII. eranskinean, ordainketa modu hori aplikatuz gero. Bestalde, hirugarren paragrafoan aukera ematen zaie autonomia erkidegoei finantzaketa portzentajea ezartzeko, baldin eta ez bada gainditzen 1308/2013 Erregelamenduaren 46.6 artikuluan ezarritakoa.

Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 37.4 artikuluarekin bat, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpenaren bederatzigarren oinarriko bosgarren apartatuko bigarren paragrafoan ezarri zen honako zenbateko hau emanen zela, Nafarroako Foru Komunitatean, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko jarduerak laguntzeko: ebazpen horren III. eranskinean jasotako kostu unitarioen baremo estandarren balioen %50. Aipatu ebazpenaren bidez, onetsi ziren mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak, 2020-2021 kanpainarako.

Ekainaren 9ko 558/2020 Errege Dekretuaren bidez, aldatu egin ziren zenbait errege dekretu, zeinek oinarrizko arauak ezartzen baitituzte fruten, barazkien, mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloko Europar Batasuneko erregelamenduak garatzeko. Besteak beste, 1363/2018 Errege Dekretua aldatu zen. Haren zortzigarren xedapen gehigarrian ezartzen da salbuespenez finantzatuko dela, COVIDaren ondoriozko osasun krisia dela eta, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko neurria.

Ekainaren 9ko 558/2020 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezartzen da, halaber, 2020ko ekitaldian onetsi behar diren laguntzen eskaerei dagokienez (baldin eta 2020ko urriaren 16a baino lehen onesten badira), aplikatu daitekeen laguntza %60ra handitzen ahalko dela, garapenik txikieneko eskualdeetako autonomia erkidegoen kasuan, kontuan hartu gabe 1363/2018 Errege Dekretuaren 37.4 artikuluan ezarritakoa. Hori guztia, aplikatuz Batzordearen apirilaren 30eko 2020/592 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 6. eta 10. artikuluak; izan ere, erregelamendu horrek zenbait neurri ezarri zituen, salbuespenekoak eta aldi baterakoak, baita horiekin loturiko beste neurri batzuk ere, baimena emanez salbuespenak egiteko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduko zenbait xedapen aplikatzerakoan, aurre egin ahal izateko COVID-19aren pandemiak merkatuan eragindako kalteei, fruten eta barazkien sektorean eta mahastizaintzako eta ardogintzako sektorean.

Horrenbestez, ikusirik zer ezartzen den ekainaren 9ko 558/2020 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian eta azaroaren 2ko Errege Dekretuaren 37.4 artikuluan, bidezkoa da aldatzea 124/2020 Ebazpenaren bederatzigarren oinarriko 5. apartatuaren bigarren paragrafoan xedaturikoa, laguntzaren portzentajea handitzeko; ebazpen horren III. eranskinean jasotako kostuen baremo estandarren balioen %60 izanen da portzentaje hori.

Bestalde, hauteman da akats bat egin zela kalkulu batean, ezartzerakoan zer zenbatekorekin lagunduko zitzaien mahastizainei, konpentsatzearren “Nafarroa” Jatorrizko Deituran, lur-eremuko ardoetan eta adierazpen geografiko babestuetan galdutako diru-sarrerak.

Azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 37.2 artikuluan ezartzen denez, diru-sarreren galera hori konpentsatzearren mahastizainei emanen zaien laguntza kalkulatzeko, oinarri hartuko da honako balio honen %25: mahatsak azken hiru kanpainetan izandako batez besteko balioa, berregituratu eta birmoldatuko diren lurzatien lurralde eremuan.

Otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpenaren bederatzigarren oinarriko hirugarren apartatuak ezartzen du zer zenbateko emanen diren Nafarroako Foru Komunitatean, konpentsatzearren “Nafarroa” Jatorrizko Deituran, lur-eremuko ardoetan, adierazpen geografiko babestuetan eta “Errioxa” deituran galdutako diru-sarrerak.

Apartatu horren a) letran ezartzen denez, hektareako 597,00 euro emanen dira, Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietako “Nafarroa” Jatorrizko Deituran, lur-eremuko ardoetan eta adierazpen geografiko babestuetan, konpentsatzearren 2020-2021 kanpainan onesten diren eskaera berrietan galdutako diru-sarrerak.

Honako hauen irabazi garbia ezartzeko, batezbesteko haztatua kalkulatu zen, kontuan harturik zer azalera duen bakoitzak: “Nafarroa” Jatorri Deitura, Arintzano lur-eremua, Otazu lur-eremua, Bolandín lur-eremua, Larrainzar lur-eremua, Prado de Irache lur-eremua, “3 Erribera” adierazpen geografiko babestua eta “Queilesko Erribera” adierazpen geografiko babestua.

Gerora ikusi da akats bat dagoela batezbesteko haztatu horren kalkuluan; izan ere, batetik, zatitzailean ez ziren sartu “3 Erribera” adierazpen geografiko babestuari dagokion azalera (0,30 ha) eta “Queilesko Erribera” adierazpen geografiko babestuari dagokiona (20,10 ha), eta, bestetik, kalkuluan akats aritmetiko bat egin zen.

Akats hori zuzendu ondoan, 605,00 eurokoa da mahastizainei eman beharreko laguntza diru-sarreren galera konpentsatzearren.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpena, ebazpen honen I. eranskinean adierazten den moduan. Ebazpen horren bidez onesten dira mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak 2020-2021 kanpainarako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko uztailaren 2an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Aldaketa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpenean. Horren bidez, onetsi ziren mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak 2020-2021 kanpainarako

Aldatzen da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpenaren I. eranskina, honela:

1. Aldatzen da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpenaren I. eranskineko bederatzigarren oinarria, 5. puntuko bigarren paragrafoan, laguntzaren kalkuluari dagokionez. Honela geldituko da idatzita:

“Ebazpen honen III. eranskinean bildutako kostu unitarioko baremo estandarren zenbatekoen %60 da berregituratze eta birmoldatze lan bakoitzari emanen zaion laguntza”.

2. Aldatzen da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpenaren I. eranskineko bederatzigarren oinarria, 3. puntuko a) letraren lehen marran, laguntzaren kalkuluari dagokionez. Honela geldituko da idatzita:

“a) 2020-2021 kanpainarako onesten diren eskaera berrietan diru-sarreren galera orekatzeko laguntzaren zenbatekoa honako hau izanen da:

• 605,00 euro hektareako, “Nafarroa” Jatorrizko Deituraren kasuan, bai eta lur-eremuko ardoen eta Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietan aitortutako adierazpen geografiko babestuen kasuan ere.

• 1.345,00 euro hektareako, “Errioxa” Jatorrizko Deitura Kalifikaturako.”

Iragarkiaren kodea: F2007238