157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

213/2020 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdi bat, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2020-2021 ikasturtean, esku har dezan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektuetan. DDBN identifikazioa: 512381.

Deialdi hau Europako Gizarte Funtsak finantzaturiko programa honen esparruan kokatzen da: “Hezkuntzaren aurrerapen eta sostengurako orientazio eta errefortzu programa”. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren atariko tituluko I. kapituluaren 1. artikuluko b) apartatuan ezarritakoaren arabera, hezkuntzaren printzipio eta helburu bat da ekitatea. Horri esker, bermatzen dira nortasuna hezkuntzaren bidez erabat garatzeko aukera-berdintasuna, hezkuntzan txertatzeko aukera, diskriminazioa gainditzen laguntzen duen eskubide eta aukera berdintasuna eta hezkuntzarako sarbidea. Halaber, ekitatea tresna bat da desparekotasun pertsonalak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak konpentsatzeko.

Orobat, haren II. tituluko II. kapituluaren 80. artikuluko 1. apartatuaren arabera, hezkuntzarako eskubidea erabiltzean berdintasun printzipioa gauzatzeko, administrazio publikoek konpentsazio ekintzak garatuko dituzte, egoera ahulean dauden pertsona, talde eta lurraldeei dagokienez, eta horretarako baliabide ekonomikoak eta behar diren babesak emanen dituzte.

Artikulu horretako 2. apartatuaren arabera, konpentsazio hezkuntzako politikek hezkuntza sistemaren ekintza sendotuko dute, hala saihesteko faktore sozialek, ekonomikoek, kulturalek, geografikoek, etnikoek edo bestelakoek eragindako desparekotasunak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 72.5 artikuluak hauxe dio hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleei buruz: “hezkuntza administrazioek beste administrazio batzuekin, irabazi asmorik gabeko beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin eta beste erakunde edo elkarte batzuekin lankidetzan jardun ahal izango dute ikasle horien eskolatzea errazteko eta ikasle horiek ikastetxean hobeto txertatzeko”.

Oinarrizko gizarte zerbitzuak edo haien mankomunitateak jarduketa batzuk garatzen ari dira aurrea hartzeko zenbait kolektibotako ikasleen absentismoari, eskola-porrotari, eskola-uzteari edo gizartetik baztertzeko arriskuari.

Jarduketa horien artean nabarmentzekoa da hezkuntza-komunitateari tresnak ematea ikasleen baldintza pertsonalak eta ikastetxeetako bizikidetza hobetzeko. Horretarako, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala behar da familien eta ikastetxearen arteko harreman etengabea errazteko. Pertsona horiek beharrezkoak dira familiak bisitatzeko, haiekin elkarrizketak izateko eta gurasoen eta ikastetxearen arteko harreman malgua sustatzeko.

Hezkuntza Departamentuak badaki Nafarroan badaudela gizarte eta hezkuntzako egoerak non ikasleak eta haien familiak bazterturik edo gutxietsita dauden, bereziki etorkinen eta gutxiengoen artean. Horregatik erabaki du konpentsazio neurri zehatzak hartzea pertsona, talde eta lurralde horien alde.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasleak eta haien familiak gizartean eta hezkuntzan txerta daitezen esku-hartze integralak sustatzeko, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdi bat onets dadin, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontratatzeko, 2020-2021 ikasturtean esku har dezan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektu horietan.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onestea, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2020-2021 ikasturtean, esku har dezan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektuetan.

2. 460.000 euroko gastua baimentzea. Horietatik, 161.000 euro ordainduko dira 2020ko gastu-aurrekontuko “Gizartean eta hezkuntzan txertatzeko jardueretarako dirulaguntzak” izeneko 420002-42770-4819-322400 partidaren kargura. Zenbateko hori “Hezkuntzaren aurrerapenerako eta laguntzarako orientazio eta errefortzu programa” izeneko elementuari egotzi behar zaio (E-19/000218-01 PEP elementua, EGF 2014-2020). Gainerakoa, hots, 299.000 euro, 2021eko gastu-aurrekontuan horretarako gaituko den partida baliokidearen kargura.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio Proiektuetarako Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 23an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

OINARRIAK

Oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdia, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2020-2021 ikasturtean, esku har dezan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektuetan

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da laguntzak ematea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoekin koordinaturik aritzen diren oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten, susta dezan ikasleak eta haien familiak gizartean eta hezkuntzan txertatzea, honako hauen bidez:

1. Mekanismoak garatzea, gizartean eta hezkuntzan txertatzen aritzen diren eskualdeko kolektibo eta erakundeekiko sare-lana errazteko.

2. Eskola-absentismo egoeran dauden ikasleek eta haien familiek hezkuntzan duten parte-hartzea hobetzea, erabat txerta daitezen.

3. Ikastetxean bizikidetza giro egokia bultzatzea, hainbat estrategia eta metodologia inklusibo erabiliz; bereziki elkarreragin sozialeko jarrera positiboak sustatuko dira kultur ezberdinetako taldeen eta gutxiengoen artean.

4. Gatazka pertsonalak eta arrisku soziala dituzten ikasleak identifikatzea, eta kasu horietan laguntza emateko neurriak diseinatu eta gauzatzea.

5. Hezkuntza normalizazioan aurrera egitea, ikasketa-arrakastaren tasak igotzeko.

6. Irakasleei eta hezkuntza-komunitateari prestakuntza ematea, eta parte hartzen uztea proiektuaren diseinu, garapen eta ebaluazioan.

7. Ikastetxeen eta udal estamentuen arteko elkarlan zuzena jarduketa plan bat ezartzeko, baldin inguruabar sozialek eta/edo sanitarioek eskola antolaketan aldaketak eragiten badituzte, hala nola ikasgelako ikasleen ratioa txikitzea, edo hezkuntza gune fisiko gehiago bilatzeko beharra eta horiek ikasgela berri gisa erabiltzeko gaitzea.

Bigarrena.–Onuradunak.

Nafarroako Foru Komunitateko oinarrizko gizarte zerbitzuak edo gizarte zerbitzuen mankomunitateak, betiere Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoekin koordinaturik aritzen badira.

Hirugarrena.–Proiektuaren ezaugarriak.

Eskualdeko ikastetxe batean edo batzuetan ikasleak eta haien familiak gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren programak edo proiektuak honi buruzkoak izan daitezke:

a) Eskolan, familian eta esparru soziokomunitarioan egiten den lana koordinatzea.

b) Hezkuntza-komunitateak, erakundeek, gizarte zerbitzuek, elkarteek eta beste batzuek neurrien garapenean eta baliabide egokien erabileran parte hartzea, gatazka edo arrisku soziala duten ikasleen tratamendu eta suspertze lanari dagokionez.

c) Baztertzeko arriskuan diren ikasleei harrera egitea, eta hezkuntza sisteman txertatzea.

d) Ohiko irakaskuntzarako errefortzua eta orientazioa, eskolaz kanpoko jardueren bidez, esaterako ikasketa bideratua, arlo instrumentalen errefortzua, gurasoen eskola, etab.

e) Ikastetxearen elkarlana beste erakunde, entitate eta elkarte batzuekin, ikasleak gizarteratzeko eta horien hezkuntza indartzeko programak garatzeko.

f) Jarduketa planak, ikastetxeetan hezkuntza presentziala egiterik ez dagoen kasuetan.

Laugarrena.–Agiriak.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten gizarte zerbitzuek edo gizarte zerbitzuen mankomunitateek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Eskaera, 1. eranskinaren araberakoa.

b) Proiektuaren deskribapena, 2. eranskinaren araberakoa.

c) Proiektuari lotua dagoen ikastetxeko edo ikastetxeetako zuzendaritza taldearen oniritzia eta ikastetxe horretako edo horietako Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen adostasuna.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Laugarren oinarrian aipatutako dokumentazioa 15 egun naturaleko epean aurkeztuko da, behin ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, Inklusio Atalera zuzenduta. Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira, edo Nafarroako Gobernuko Erregistroko edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako edozein tokitan, edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan aipatutako Nafarroako Foru Komunitateko erregistro orokor elektronikoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, oinarrizko gizarte zerbitzuek eta gizarte zerbitzuen mankomunitateek 7 egun naturaleko epea izanen dute agirietan egindako akatsak zuzentzeko.

Seigarrena.–Proiektuen balorazio irizpideak eta esleipena.

Aurkezten diren eskaerak batzorde tekniko batek baloratuko ditu, eta batzordea honako hauek osatuko dute:

–Inklusio Ataleko burua.

–Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua.

–Inklusio Ataleko teknikari bat.

Batzordeak honako irizpide eta baremazio hauek kontuan hartuz baloratuko ditu proiektuak:

1. Jarduketen xede diren ikastetxeen gizarte-hezkuntzako testuingurua, kontuan izanik honako hauen zer kopuru eta portzentaje dagoen: gizarte eta kulturaren aldetik ahul dauden ikasleak, atzerriko jatorria duten ikasleak, eta gutxiengo soziokulturalekoak diren ikasleak. EDUCAko programan erregistratutako egoera ahuleko ikasleen portzentajea %65ekoa edo handiagoa duten ikastetxeek, baldin ikasle horien ISEK negatiboa 1.25 puntutik gorakoa bada, puntuazio altuena lortuko dute zuzenean atal honetan. 20 puntu.

2. Abiapuntuko egoeraren azterketa sakon eta sistematikoa, argi identifikatuz esku-hartzearen xedeko arazoak eta esku-hartzearen xedeko komunitatean proiektuak izanen duela aurreikusten den gizarte eta hezkuntzako eragina. 20 puntu.

3. Proiektuaren izaera berritzaile eta inklusiboa, eta proiektuaren aplikagarritasuna hezkuntza, gizarte eta kultura inguruan. 20 puntu.

4. Gizarte zerbitzuek edo gizarte zerbitzuen mankomunitateak ikastetxeekin koordinaturik aurretik garatutako esperientziak eta proiektuak. 20 puntu.

5. Proiektua garatzeko izangaien profil profesionala, hauek bezalako ezaugarriak kontuan izanik:

–Kulturarteko bitartekotza eta/edo hezkuntza sustapen lanetan aurretik izandako prestakuntza eta ibilbidea.

–Sustapen eta bitartekotza lana garatuko duen komunitatean duen errotzea. 10 puntu.

6. Ebaluazio adierazle argiak ezartzea proiektuaren jarduketa eremu guztietan: 10 puntu.

20.000 euro, gehienez, emanen zaie puntu gehien lortzen dituzten 23 proiektuei, betiere gutxienez 50 puntu lortzen badituzte.

Zazpigarrena.–Deialdia ebazteko prozedura.

Balorazio prozesua bukaturik, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak deialdia ebazteko proposamena eginen dio Hezkuntzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean ebatz dezan; oinarrizko gizarte zerbitzu eta/edo gizarte zerbitzuen mankomunitate interesdunei ere jakinaraziko zaie.

Zortzigarrena.–Laguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ordainduko da, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak proposaturik. Bi ordainketa eginen dira: lehenbizikoan, emandako laguntzaren %35 ordainduko da 2020ko aurrekontuaren kargura; eta bigarrenean, %65 ordainduko da, 2021eko aurrekontuaren kargura. 2020ko irailean eginen da lehenbiziko ordainketa, eta, bigarrena, 2021eko urtarrilean.

Bederatzigarrena.–Gastuen justifikazioa.

Emandako laguntza justifikatzeko, egindako zerbitzuen fakturak eta dagozkien ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte onuradunek. Abenduaren 31 bitarte egindako gastuen frogagiriak (lehenbiziko ordainketari dagozkionak) 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuan.

Bigarren ordainketaren gastuak (laguntzaren %65i dagokion gastua) 2021eko uztailaren 15a baino lehen justifikatuko dira.

Hamargarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Entitate onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Zerbitzua dirulaguntza emateko baldintzetan zehaztutako moduan gauzatzea.

b) Programaren zabalkundea eta publizitatea egiten den guztietan laguntza nork eman duen adieraztea. Zabalkunde idatzia edo grafikoa egiten bada, Europako Gizarte Funtsaren eta Hezkuntza Departamentuaren logotipoak paratu beharko dira, dirulaguntza jaso duen entitatearen logotipoaren neurri berean eta ikusteko baldintza berberetan.

c) Jasotako dirua itzultzea, programa gauzatu ezin bada edo dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak bete ezin badira, edo justifikatu ezina itzultzea, dena justifikatzerik ez badago; horrekin batera, berandutze-interesa eskatuko zaio dirulaguntza ordaintzen denetik, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 18. artikuluak xedatzen duenaren arabera.

d) Jarduketen memoria aurkeztea 2021eko uztailaren 15a baino lehen, 3. eranskineko puntuei jarraikiz.

1. ERANSKINA

Eskabidearen eredua (PDFa).

2. ERANSKINA

Dokumentuak gehienez ere 15 orrialde izanen ditu, 12 neurriko Arial letraz idatzia, lerrokadura justifikatua eta 1,5eko lerroartea erabiliz.

1.–Proiektuaren deskribapena:

  • Proiektuaren izena eta izenburua.
  • Justifikazioa eta testuinguruaren azterketa:
  • Abiapuntuko egoera.
  • Esku hartzeko mailak eta eremuak.
  • Lan proiektuan esku hartuko duten talde sozialak.
  • Proiektuaren helburuak.
  • Aurreikusitako helburuak oinarri, gauzatu beharreko ekintzak.
  • Metodologia: denbora banaketa, baliabide pertsonalak eta materialak.
  • Gizarteratzeko elementu zuzentzaileak hezkuntzaren eremuan.
  • Gizartean eta hezkuntzan txertatzea hobeki lantzeko eskolan berean edo eskolatik kanpo egin beharreko lanak.
  • Aurrekontua eta aurreikusitako gastu-kontzeptuak.

2.–Arduradunen izenak:

  • Proiektuaren koordinatzailea gizarte zerbitzuetan.
  • Proiektuaren koordinatzailea ikastetxean.
  • Gainerako parte-hartzaileek proiektua prestatzeko nahiz gauzatzeko beren gain hartzen dituzten eginkizunak edo lanak.

3. ERANSKINA

Memoria

Dokumentuak gehienez ere 15 orrialde izanen ditu, 12 neurriko Arial letraz idatzia, lerrokadura justifikatua eta 1,5eko lerroartea erabiliz.

1.–Programaren hedapenaren datuak.

  • 2020-2021 ikasturtean parte hartu duten ikasleen kopurua, eta haiekin garatutako jarduketak.
  • Arreta jaso duten familien kopurua, eta garatu diren jarduketak.

2.–Mekanismoen garapena, ikasleak eta haien familiak gizartean eta hezkuntzan txertatzen aritzen diren eskualdeko kolektibo eta erakundeekiko sare-lana errazteko.

3.–Ikastetxeekin ezarritako koordinazio bideak, eskolara huts egiten duten ikasleek eta haien familiek hezkuntzan duten parte-hartzea nabarmenki hobetzeko, erabat txerta daitezen.

4.–Gatazka pertsonalak eta arrisku soziala dituzten ikasleen identifikazioa, eta kasu horietan laguntza emateko neurrien diseinua eta inplementazioa.

5.–Jarduketen eragina eskola absentismoaren kasu eta egoerak murrizteko.

6.–Aurrerapena hezkuntza normalizazioan, ikasketa-arrakastaren tasak igotzeko.

7.–Irakasleak prestatzeko eta hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzeko berariazko jarduerak egitea.

8.–Hobekuntzarako proposamenak.

9.–Gastuen justifikazioa.

Iragarkiaren kodea: F2006692