157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

320/2020 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako udalek ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egiteko edo eguneratzeko eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia prestatzeko dirulaguntzen deialdia ebazten duena. BDSN 496927.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak otsailaren 20ko 33/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako udalek ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egiteko edo eguneratzeko eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia prestatzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zen. Deialdiaren 2., 3., eta 6. oinarrietan deialdira aurkezteko bete beharreko baldintzak ezarri ziren, bai eta proposamenak baloratzean kontuan hartu beharreko elementuak ere.

Ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egiteko edo eguneratzeko eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia prestatzeko dirulaguntzak jasotzeko entitateek egin dituzten eskaerak ikusirik, kasuan kasuko administrazio espedienteak azterturik, eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Aurrekontuari eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalaren proposamena jasotzen duen txostena kontuan harturik.

Horrenbestez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. I. eranskineko zerrendan ageri diren udalei aipatutako dirulaguntzak ematea, eta 18.455,82 euroko gastua xedatzea horiek finantzatzeko, Nafarroako Gobernuaren 2020ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Toki entitateen udal ondasunen inbentarioak” izeneko 210001-21200-7609-922400 partidaren kargura. Eranskinean, udalak deialdiaren 7. oinarriko irizpideei jarraikiz emandako puntuazioaren arabera ordenatuta daude, handienetik txikienera.

2. Askatzea deialdian baimendutako zenbatekoaren (20.000 euro) eta aurreko puntuan onetsitako zenbatekoaren (18.455,82 euro) arteko aldeak egiten duen saldoa, hau da, 1.544,18 euro, eta Nafarroako Gobernuaren 2020ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Toki entitateen udal ondasunen inbentarioak” izeneko 210001-21200-7609-922400 partidan dagoen kopuru erabilgarriari gehitzea.

3. II. eranskinean aipatzen diren udalek dirulaguntzak jasotzeko aurkeztutako eskaerak ezestea, eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu-basean argitaratzea eta entitate interesdun guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea bidezko dela haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera (kontabilitate zentroa), eta zuzendaritza nagusi horretako Aurrekontuari eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 2an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

I. ERANSKINA

Entitate onuradunak

ESP.

ENTITATEA

IFZ

PUNTUAZIOA
OSOTARA

LAGUNTZA TEKNIKOAREN KOSTUA
(euro)

DIRUZ LAGUNDU BEHARREKO ZENBATEKOA
(euro)

7/2020

Lizarra

P3109600A

86,21

11.608,53

5.000,00

9/2020

Viana

P3125100B

72,36

8.252,20

4.126,10

14/2020

Bertizarana

P3105400J

45,00

2.459,93

1.229,97

5/2020

Bidaurreta

P3125300H

43,72

2.831,40

1.415,70

4/2020

Ziritza

P3107400H

42,96

1.875,50

937,75

8/2020

Larraun

P3114300A

41,74

2.617,23

1.308,62

10/2020

Obanos

P3118300G

41,37

5.078,37

2.539,19

12/2020

Muruzabal

P3118000C

40,72

3.796,98

1.898,49

Guztira:

18.455,82

II. ERANSKINA

Baztertutako entitateak

ESP.

ENTITATEA

ARRAZOIAREN AZALPENA

13/2020

Morentin

Kreditu nahikorik ez

11/2020

Arellano

Kreditu nahikorik ez

3/2020

Santakara

Kreditu nahikorik ez

2/2020

Mélida

Zuzentzeko dokumentazioa ez aurkeztea

1/2020

Ledea

Kreditu nahikorik ez

6/2020

Cabredo

Kreditu nahikorik ez

Iragarkiaren kodea: F2007192