157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

51E/2020 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Lurralde Antolamenduko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko Araudia, zortasun aeronautikoei eta 4. fasearen berrantolamenduari dagokienez, Noain Elortzibarko udal-mugartean. Aldaketaren sustatzailea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoa da.

Nafarroako Gobernuak 2019ko abenduaren 27an hartutako Erabakiaren bidez espediente hori onetsi egin zen. Ebazpen horretan, 3. puntuan, sustatzaileari eskatzen zitzaion aldaketaren testu bategin bat aurkez zezala, honako hauek ekarri dituzten aldaketak bere eginda: alegazio-idazkien ebazpena, erabaki honetan jasotako oharrak, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen txostena, 2019ko irailaren 13an aurkeztutako dokumentazioa, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua eta txosten sektorialak.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2019ko uztailaren 26an aurkezturiko txostena oinarri harturik, eta erreferentziazko Akordioko zehaztapenekin bat etorriz, sustatzaileak 2020ko maiatzaren 22an aurkezturiko Testu Bategineko dokumentazioa zuzentzen eta balioztatzen da.

Testuak bi aldaketa espediente berritzen ditu. Lehenak, zortasun aeronautikoei buruzkoak, Iruñeko Garraioaren Hiria egitasmoaren alorreko araudiari zortasun aeronautikoei buruzko atal bat gehitzea du helburu: batetik, Iruñerrian garraio terminal bat sortzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko Araudiari eranskin bat gehitzeko, Nafarroako Gobernuak hala onartu baitzuen 2004ko uztailaren 26an; eta, bestetik, Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala gehitzeko, Nafarroako Gobernuak 2004ko uztailaren 26an hartutako erabakia betez; bi egitasmo horiekin lotutako araudiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik daude: 2016ko apirilaren 22an eta 2017ko urtarrilaren 8an, hurrenez hurren. Lehenengo Udalez gaindiko Plan Sektorialak Iruñeko Garraioaren Hiriaren 1. eta 2. faseei eragiten die, eta bigarrenak, 3. eta 4. faseei.

Bigarren espedienteak, 4. faseari buruzkoak, Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzen du, eta, zehatzago esateko, beste araudi bat sortzea dakar fase horretarako.

Aurrekoa aintzat hartuz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 29.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko Araudia, zortasun aeronautikoei eta 4. fasearen berrantolamenduari dagokienez; horri buruzko testua Ebazpen honekin batera aurkezten den eranskinean jasotzen da oso-osorik.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

3. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzura, Herri-Lanen eta Azpiegituren eta Garraio zuzendaritza nagusietara, Sustapen Ministerioko Tren Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira eta Abiazio Zibilekora, Ebroko Ur Konfederaziora, Iruñerriko Mankomunitatera, Noain Elortzibarko Udalera, sustatzaileari eta alegatzaileari, horrek behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 18an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

ERANSKINA

Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko Araudia (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2006446