157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

55/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Clara Salanueva Beldarrain andrea, Hezkuntza Departamentuko Baterako Hezkuntzaren Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Clara Salanueva Beldarrain andrea, Hezkuntza Departamentuko Baterako Hezkuntzaren Bulegoko burua, berak eskatu baitu, ondorioak 2020ko uztailaren 15etik aurrera izateko.

2. Foru agindu hau interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 15ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2006621