157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

35/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen baitzaizkio zenbait eskumen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoen artetik.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluak aukera ematen dute kontseilariek maila bereko edo apalagoko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste organo batzuei eskuordetzeko esleituta dituzten eskumenak. Eta honako hauek ezartzen dituzte: zer gai eskuordetu ezin diren eta zer araubide juridikotan egin behar den.

Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 artikuluko g) apartatuan xedatzen denez, zuzendaritza nagusi bakoitzean titular bat izanen da, eta hari egokituko zaio delegatzen edo deskontzentratzen zaizkion eskumenak erabiltzea.

Ondorioz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren esku uztea honako eskumen hauek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoak:

–Deialdien oinarriak onestea, gaikuntza ematearren Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen funtzio publikoetan aritzeko. Halaber, deialdi horietako merezimenduen baremoak eta programak onestea.

–Deialdien oinarriak onestea foru gaikuntza duten funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko xedez egiten diren merezimendu-lehiaketetan, eta merezimenduen baremoa zehaztea lehiaketa horietan.

–Epaimahaiak izendatzea, zeinen ardura izanen baita hautapen probak kalifikatzea eta, hala behar bada, baremoak aplikatzea eta prestakuntza ikastaroak ebaluatzea.

–Izendapenak egitea uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 245. artikuluan aipatutako gaikuntza lortzen dutenen alde.

–Izendatzea merezimendu-lehiaketa baten ondorioz lanpostuen esleipena lortzen duten izangaiak, foru gaikuntza duten funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketetan.

–Izendatzea gaikuntza prozesuetako probak gainditu dituzten izangaiak, baldin deialdiaren xedeko lanpostu hutsetarako izendatzen ez badira, hala eskatzen duten toki entitateek haiek kontrata ditzaten administrazio araubidean.

–Behar diren jarduketa guztiak egitea, foru gaikuntza duten funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdien aurretiko prozeduretan egin beharrekoak, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248. artikuluan arautu bezala.

2. Foru agindu honen bitartez egindako eskuordetzaren bidez ematen diren ebazpenetan inguruabar hori aipatu beharko da espresuki eta, ondorio guztietarako, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emandakotzat hartuko dira. Gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da horien aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ondorioak izan ditzan argitalpenaren egunetik beretik.

Iruñean, 2020ko uztailaren 1ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2007134