155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

109/2020 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, “Lekunberriko industrialderako 16 bar-eko (GPA) OPMko hornidurarako antena Nafarroako Foru Komunitatean” instalazio proiektuari administrazio baimena eman, exekuzioa onartu eta proiektua onura publikokoa dela onartzen duena.

1.–Ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta, administrazio baimena, proiektuaren exekuzioa onartzea eta hura onura publikokoa dela aitortzea.

1.1. 2018Ko ekainaren 20ko eskaera.

2018Ko ekainaren 20an, María Miró Botella andreak, Nedgia Navarra SA ordezkatuz, eta Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan eta Ingurumen Eraginaren Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoa aplikaturik, “Lekunberriko industrialderako 16 bar-eko (GPA) OPMko hornidurarako antena Nafarroako Foru Komunitatean” instalazio proiektuaren administrazio baimena, proiektuaren exekuzioa eta onura publikoaren aitorpena lortzeko eskaera aurkeztu zuen.

Proiektuaren xedea da gasbide bat eraikitzea, 16 bar-eko operazio presio maximoa izanen duena, Arakilgo udal-mugartetik Lekunberrikora bitartean, hodi bidez azken horretako hirigunea eta industrialdea gasez hornitzeko. Hala, etorkizunean eraitsi eginen dira gas natural likidotuaren egungo bi estazioak.

Arakil, Larraun eta Lekunberriko udal-mugarteetan kokatzen da jarduketa eremua.

Hauek dira, nagusiki, proiektatutako instalazioak: batetik, DN6” altzairuzko gasbide bat, 16 bar-eko OPMko presio bitartea eta 14.671 metroko luzera dituena, Etxeberriko Kontzejuan jada baden sareko puntu batean konektatu eta, handik hasita, Lekunberriko Industrialderaino iritsiko dena; eta, bestetik, etorkizunean eraikiko den ERMarekin lotzeko balioko duen konexioa eta hornidurarako antenarako beharrezkoak diren instalazio osagarriak.

Aurrekontua 2.814.869,62 eurokoa da.

Nedgia Navarra SAk bere ingurumen dokumentuan hiru aukera aurkeztu ditu Lekunberriko industrialdea gasez hornitzeko antenaren trazadurarako.

–1. alternatiba. Astiztik abiatzen den trazadura.

–2. alternatiba. Irurtzundik abiatu eta Plazaolaren bide berdeari jarraitzen dion trazadura.

–3. alternatiba. Leitzatik abiatzen den trazadura.

Nedgia Navarra SAk aukera bakarra jotzen du bideragarritzat: 1. alternatiba, Astiztik abiatzen dena (bere aldaerekin).

Nedgia Navarra SAk, gainera, trazaduraren hiru aldaera planteatu ditu, Sakanan lehendik dagoen saretik hasi eta Oderizko hegoalderaino. Oderizko hegoaldeko puntu horretatik aurrera trazadura bakarra aurreikusi du Lekunberriko industrialderaino:

–1. aldaera: Abiapuntua Zuhatzuko Kontzejuan lukeena, bertan dagoen RA-E05 izeneko sarean altzairuz (6” API 5L GRB e = 3,6 mm) egindako 16 bar-eko OPMko presio bitartea duen hoditerian.

–2. aldaera: Abiapuntua Etxeberriko Kontzejuan lukeena, bertan dagoen RA-E05 izeneko sarean altzairuz (6” API 5L GRB e = 3,60 mm) egindako 16 bar-eko OPMko presio bitartea duen hoditerian.

–3. aldaera: Abiapuntua Ihabarko Kontzejuan lukeena, bertan dagoen RA-E05 izeneko sarean altzairuz (6” API 5L GRB e = 3,60 mm) egindako 16 bar-eko OPMko presio bitartea duen hoditerian.

Nedgia Navarra SAren arabera, trazaduraren 2. aldaerak sortzen du eragin txikiena ingurunean.

1.2. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio sinplifikatuaren hasiera.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45.3 artikuluarekin bat etorriz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak 2018ko ekainaren 25ean igorri zizkion Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari Nedgia Navarra SAk aurkeztutako ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera eta harekin batera zetozen agiriak.

1.3. Tartean diren administrazio, erakunde eta interes orokorreko zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresei, ondasun zein eskubideak beren gain dituztenei, kontsultatzea.

Gas naturaleko instalazioak garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuarekin bat etorriz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak kontsulta egin zien Arakil, Larraun eta Lekunberriko Udalei, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta indibidualizatua igorri ere, beren iragarki tauletan jendaurrean ikusgai jar dezaten.

1.4. Jendaurrean jartzeko tramitea.

Abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. artikulua betez, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen Nedgia Navarra SAren eskaera, eta, horretarako, iragarpena argitaratu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (140. zenbakia, 2018ko uztailaren 20a), Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean.

1.5. Jasotako alegazio eta txostenak.

Egindako kontsulten eta jendaurreko tramiteen esparruan, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak txosten eta alegazio hauek jaso ditu:

–Tartean diren administrazio, erakunde eta interes orokorreko zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresen txostenak, ondasun zein eskubideak beren gain dituztenenak:

  • 1. txostena. Arakilgo Udala.
  • 2 eta 2 bis txostena. Lekunberriko Udala.

–Jendaurreko tramitean jasotako alegazioak:

  • 1. alegazioa. Astiz-Irujo Fundazioa.
  • 2. alegazioa. Mariano Ramón Legarra Villanueva jauna.
  • 3. alegazioa. Juan María Michaus Villanueva jauna.
  • 4. alegazioa. María Dolores Valverde Lamsfus andrea.
  • 5. alegazioa. Alliko Kontzejua.
  • 6. alegazioa. Fermín Galarza Larrayoz jauna.
  • 7. alegazioa. Emilio Azpirotz Satrustegi jauna.
  • 8. alegazioa. Astizko Kontzejua.
  • 9. alegazioa. Rubén Goñi Urroz jauna.

Aurreko txosten eta alegazioen edukia ebazpen honen I. eranskinean laburtzen da.

Abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 79. eta 80. artikuluen arabera, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak jasotako alegazio eta txostenak igorri zizkion Nedgia Navarra SAri.

2018ko irailaren 25ean eta urriaren 23an, Nedgia Navarra SAk aurreko alegazio eta txostenei emandako erantzuna aurkeztu zuen Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan.

1.6. Ingurumen inpaktuari buruzko txostena.

Urtarrilaren 9ko 13E/2019 Ebazpenaren bidez, proiektuak ingurumenean eragin nabarmena izan dezakeela ebatzi zuen Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak, eta, beraz, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egin behar zitzaiola.

2.–Ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta, administrazio baimena, proiektuaren exekuzioa onartzea eta hura onura publikokoa dela aitortzea.

2.1. 2019ko martxoaren 29ko eskaera.

2019ko martxoaren 29an, Celestina López Morte andreak, Nedgia Navarra SA ordezkatuz, eta Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan eta Ingurumen Eraginaren Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoa aplikaturik, “Lekunberriko industrialderako 16 bar-eko (GPA) OPMko hornidurarako antena Nafarroako Foru Komunitatean” proiektuaren gehigarria aurkeztu zuen.

Gehigarri horretan, jatorrizko proiektuan ageri zen gasbidearen trazadura aldatzeko proposamen bat jasotzen da, proiektua ingurumenaren aldetik hobetze aldera. Aldaketa horien ondorioz, hornidurarako antenaren luzera 14.239 metroraino murriztuko da.

Aldaketa guztiak aintzat harturik, proiektuak 2.762.433,33 euroko behin betiko aurrekontua izanen du.

Nedgia Navarra SAk bere ingurumen dokumentuan hiru aukera aurkeztu ditu Lekunberriko industrialdea gasez hornitzeko antenaren trazadurarako.

–1. alternatiba. Astiztik abiatzen den trazadura.

–2. alternatiba. Irurtzundik abiatu eta Plazaolaren bide berdeari jarraitzen dion trazadura.

–3. alternatiba. Leitzatik abiatzen den trazadura.

Nedgia Navarra SAk aukera bakarra jotzen du bideragarritzat: 1. alternatiba, Astiztik abiatzen dena (bere aldaerekin).

Nedgia Navarra SAk, gainera, trazaduraren lau aldaera planteatu ditu, Sakanan lehendik dagoen saretik hasi eta Oderizko hegoalderaino.

Nedgia Navarra SAren arabera, trazaduraren 4. aldaerak (ezkerrekoak) sortzen du eragin txikiena ingurunean. Hona hemen aldaera horren ezaugarriak:

Abiapuntua Etxeberriko Kontzejuan lukeena, bertan dagoen RA-E05 izeneko sarean altzairuz (6” API 5L GRB e = 3,60 mm) egindako 16 bar-eko OPMko presio bitartea duen hoditerian.

Trazadurak A-10 autobiari eraginen dio, haren parez parekoa izanen baita 314 metro ingurutan zehar. Proiektaturiko hoditeria A-10 errepidetik 10-30 metrora joanen da, berdintze ertzetik horizontalean neurtuta. Bi kasuetan, A-10 errepidearen gurutzaketa gertaturen da. Behin Oderizko Kontzejura iritsitakoan, hirigunea inguratu behar da ezkerretik, eta, gero, Astitzeraino jarraitu, NA-7500 errepidearekin paralelo joanez.

Alliko hirigunea igaro ondoren, Lekunberriko udal-mugartetik gertu, atzean utzi behar da Larraungo udal-mugartea, Larraun ibaia gurutzatuz. Eta haraxeago, ipar-ekialderantz hartu, eta Altzoko erreka gurutzatu behar da, eta horrek ukipena eragiten du NA-7510 errepidearekin paralelo goazela. Hoditeria ukipenik eragin gabe joanen da V-129 eta V-146 erpinen artean. Tarte horretan, hoditeria hirikoa ez den lurzoruan zehar joanen da; Lekunberriko industrialdean sartzen den hiri lurzorua izanen da salbuespena.

2.2. Ingurumenaren gaineko eraginaren proiektu eta azterlanari buruzko informazio publikoa.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat etorriz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen Nedgia Navarra SAren eskaera, eta, horretarako, iragarpena argitaratu zuen, 2019ko apirilaren 24an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (77. zenbakia), Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean.

2.3. Kontsulta egitea administrazio publikoei eta interesdunei.

–Nahitaezko txostenen eskaera:

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37.2 artikuluarekin bat etorriz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak 2019ko apirilaren 1ean igorri zizkion Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari Nedgia Navarra SAk aurkeztutako ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera eta harekin batera zetozen agiriak. Era berean, informazioa eskatu zitzaien Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, bai eta Ebroko Ur Konfederazioari ere.

–Beste txosten batzuk:

Bestalde, txostena eskatu zitzaion Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurraldearen Estrategia eta Antolamenduaren atalari.

–Kontsulta tartean diren Administrazio publikoei:

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37.1 artikuluarekin bat etorriz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak kontsulta egin zien Arakil, Larraun eta Lekunberriko Udalei, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta indibidualizatua igorri ere, beren iragarki tauletan jendaurrean ikusgai jar dezaten.

–Kontsulta pertsona interesdunei:

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37.1 artikuluarekin bat etorriz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak kontsulta egin zien Madotz, Alli, Astitz, Egiarreta, Etxarren, Etxeberri eta Oderizko Kontzejuei, bai eta jendaurrean jartzeko lehen aldian alegazioak aurkeztu zituzten interesdun guztiei ere.

–Zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresak:

Abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 80. artikulua betez, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak separata bat igorri zion Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, eta eskatzen zion emateko txosten bat, edo, hala bazegokion, adieraz zezala proiektuaren aldeko edo kontrako iritzia.

2.4. Jasotako txosten eta alegazioak.

Eskatutako txostenen, egindako kontsulten eta jendaurrean jartzeko tramiteen esparruan, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak txosten eta alegazio hauek jaso ditu:

–Nahitaezko txostenak:

  • 1. txostena. Ondare Historikoaren Zerbitzua.
  • 2. txostena. Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atala.
  • 3. txostena. Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

–Tartean diren Administrazio publikoen txostenak:

  • 4 eta 4 bis txostenak. Lekunberriko Udala.
  • 5. txostena. Arakilgo Udala.

–Jendaurreko tramitean jasotako alegazioak:

  • 1. alegazioa. Lorenzo Echarri Iribarren jauna.
  • 2. alegazioa. Juan María Michaus Villanueva jauna.
  • 3. alegazioa. M.ª Pilar Martija Azcue andrea.
  • 4. alegazioa. Luis Marcelo Los Arcos Pérez jauna.
  • 5. alegazioa. Vicente Azpiroz Oquiñena jauna.
  • 6. alegazioa. Fermín Iriarte Olaechea jauna.
  • 7. alegazioa. Juan Percaz Arrayago jauna.
  • 8. alegazioa. Martín Arroqui Latasa jauna (1. alegazioa).
  • 9. alegazioa. Martín Arroqui Latasa jauna (2. alegazioa).
  • 10. alegazioa. José Ignacio Aizpun Etulain jauna.
  • 11. alegazioa. Astizko Kontzejua.
  • 12. alegazioa. Francisco Javier Iriarte Ollo jauna.
  • 13. alegazioa. Oderizko Kontzejua.
  • 14. alegazioa. Sustrai Erakuntza Fundazioa.
  • 15. alegazioa. Margarita Oderiz Zubillaga andrea.
  • 16. alegazioa. Kalaxka Elkartea.
  • 17. alegazioa. Venancio Astiz Buldain jauna.
  • 18. alegazioa. Irurtzun-Etxeberriko fazeria.
  • 19. alegazioa. Victoriano Arano Arrechea jauna eta Antonia Galarza Arangoa andrea.

Aurreko alegazio eta txostenen edukia ebazpen honen II. eranskinean laburtzen da.

2.5. Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza igortzea sustatzaileari.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38 artikuluarekin bat etorriz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak aurreko txosten eta alegazioak igorri zizkien Nedgia Navarra SAri.

2.6. Ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39.1 artikuluarekin bat etorriz, 2019ko uztailaren 15ean Nedgia Navarra SAk dokumentazioa aurkeztu zuen ingurumen ebaluazio arruntaren hasiera eskatzeko, tartean baita jendaurreko informazioari buruzko tramitean jasotako alegazio eta txostenei emandako erantzuna ere.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39.3 artikuluarekin bat etorriz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak aipaturiko eskaera igorri zion Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Ebaluazioaren Bulegoari.

2.7. Proiektuaren hirigintza bateragarritasunari buruzko txostenaren eskaera.

Bestalde, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.3 c) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, txostena eskatu zaio Zuzendaritza Nagusi bereko Lurraldearen Estrategia eta Antolamendua atalari.

2.8. Ebroko Ur Konfederazioaren txostena.

2019Ko urriaren 15ean, Ebroko Ur Konfederazioak bere txostena igorri zion Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari (N/REF 2019-GM-238). Horren edukia ebazpen honen III. eranskinean laburtzen da (6. txostena).

2.9. Astizko Kontzejuak eta hainbat partikularrek aurkeztutako alegazioen onarpena.

2019ko irailaren 10ean, Nedgia Navarra SAk eskabidea aurkeztu dio Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari. Bertan, Arakilgo 4. poligonoko 37. lurzatiaren inguruan Etxeberriko Kontzejuarekin lortutako akordioa ikusirik, onartu egiten du José Ignacio Aizpun Etulain jaunak aurkeztutako alegazioa. Arakilgo 4. poligonoko 256. eta 248. lurzatien gaineko ukipen berriak direla eta alegatzaile horrekin egin duen akordioa ere aurkeztu du.

Bestalde, Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako zuzendari nagusiaren 232/2019 Ebazpenaren bidez, galtzada partzialki okupatzeko baimena ematen da, Irurtzun-Madotz-Lekunberri arteko NA-7500 errepidean, ezkerreko bidean, 10+950 eta 10+730 kilometro-puntuen artean.

Horiek horrela, 2019ko abenduaren 18an, Nedgia Navarra SAk eskabidea aurkeztu zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren aurrean, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzen dela adierazteko. Aldaketa horrek zazpi finkaren jaregitea ekarriren du, bai eta beste finka batean ukipenak murriztea ere. Era berean, José Ignacio Aizpun Etulain jaunak aurkezturiko alegazioak eragindako aldaketaren berri ere ematen da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berri horretan.

2.10. Ingurumenaren eraginaren adierazpena.

Abenduaren 31ko 360E/2019 Ebazpenaren bidez, Ingurumenaren zuzendari nagusiak proiektuaren Ingurumen Eraginaren Adierazpena jakinarazi zuen, eta Adierazpen horretan, zenbait baldintza ezarri zituen.

Besteak beste, aipatu Ingurumen Eraginaren Adierazpenak zera ezartzen du: proiekturako administrazio-baimena onetsi baino lehen, eta Nafarroako Oihan Ondarea babestu eta garatzeari buruzko 13/1990 Legeari jarraikiz, zeharkatuko diren onura publikoko mendiei dagokienez, hornidura-antenaren onura publikoa mendiaren onura publikoaren gainetik dagoela deklaratu beharra dagoela.

Ingurumenaren zuzendari nagusiak emandako martxoaren 13ko 25/2020 Ebazpenaren bidez, jakinarazten da proiektua bateragarria dela ukitutako mendi katalogatuen onura publikoko izaerarekin (denak ageri dira Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoan) eta zortasunak ezartzearekin.

2.11. Proiektuaren hirigintza bateragarritasunari buruzko txostena.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.3 c) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, 2019ko abenduaren 30ean, Lurraldearen Estrategia eta Antolamendua atalak txosten bat jakinarazi zuen proiektuaren hirigintza bateragarritasunari buruz.

Nolanahi ere, lurzoru urbanizaezinean eraikitzekoak diren azpiegituretarako, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/207 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan adierazten den lurzoru urbanizaezinean jarduera baimengarriak baimentzeko prozedura erabili beharko da.

3.––Ingurumen eraginaren ebaluazio arruntari, administrazio baimenari, proiektuaren exekuzioaren onarpenari eta hura onura publikokoa dela aitortzeko prozedurari buruzko alegazio, txosten eta proposamenei emandako erantzuna.

Espedientean dagoen dokumentazio guztia aintzat hartuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Ebazpen honen III. eranskinean adierazitakoaren arabera informatzen du.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

4.–Ebazten dut:

1. 2019Ko martxoaren 29an, 2019ko irailaren 10ean eta 2019ko abenduaren 18an aurkeztutako dokumentazioarekin bat, “Lekunberriko industrialderako 16 bar-eko (GPA) OPMko hornidurarako antena Nafarroako Foru Komunitatean” instalazio proiektuaren exekuziorako administrazio baimen eta onarpena ematea Nedgia Navarra SAri.

2. Baimendutako instalazioen onura publikoa deklaratzea nahitaez desjabetzearren eta bide zorra ezartzearren.

3. Nedgia Navarra SAri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Baimena ematen bada ere, horrek ez du kenduko emakida eta baimen publiko nahiz pribatuak lortu behar izatea, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat beharrezkoak direnak.

5. Bi hilabeteko epean, Nedgia Navarra SAk espedientean agertzen diren instalazioen aurrekontuaren %2a jarri beharko du berme gisa, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Instalazioak martxan jartzeko aktak formalizatzean itzuliko zaio bermea enpresari.

6. Instalazioetan eta haien muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoan eta bere jarraibide tekniko osagarrietan ezarritakoa beteko da. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.

7. Nedgia Navarra SAk hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 74. artikuluan ezarritako betebeharrak beteko ditu.

8. Instalazioak exekutatu ondoren, Nedgia Navarra SAk agiri hauek aurkeztu beharko dizkio Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari:

–Obrako zuzendariak obra zuzendaritzaren ziurtagiria prestatu beharko du eta, bertan, emaitza positiboa izan duten proben deskribapena agertuko da, eta adieraziko du obra hasierako proiektuaren arabera egin dela eta, hartan aurreikusitakoaren aldean, exekuzioan aldaketak egin badira, identifikatu eta justifikatu beharko ditu, betiere erregelamenduko xedapenei eta egokiak diren JTOei jarraikiz.

–Exekuzioaz arduratzen den enpresak instalazioaren ziurtagiria emanen du eta, hala behar bada, egindako probena. Bertan adierazi beharko da erregelamenduan eta JTOetan ezarritakoaren arabera egin dela exekuzioa, eta dokumentazio teknikoarekin bat. Aipatu agirietan aurreikusiaren aldean, exekuzioan zehar aldaketak egin badira, identifikatu eta justifikatu beharko ditu.

–Instalazioen muntaketa gainbegiratu eta kontrolatzeaz arduratzen diren enpresa edo entitateen azken ziurtagiria, adieraziko duena emaitza egokia izan dela bukaerako ikuskapenetan eta egin diren saiakuntza eta probetan.

–”Gas erregaia hartzen duten instalazioen dokumentazioaren erregistroa” izeneko agiria, behar bezala betea.

9. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Baso eta Ehiza Zerbitzuari, Antolamendu Atalari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Nedgia Navarra SAri, Astiz-Irujo Fundazioari,Mariano Ramón Legarra Villanueva jaunari, Juan María Michaus Villanueva jaunari, María Dolores Valverde Lamsfus andreari, Fermín Galarza Larrayoz jaunari, Emilio Azpirotz Satrustegi jaunari, Rubén Goñi Urroz jaunari, Lorenzo Echarri Iribarren jaunari, M.ª Pilar Martija Azcue andreari, Luis Marcelo Los Arcos Pérez jaunari, Vicente Azpiroz Oquiñena jaunari, Fermín Iriarte Olaechea jaunari, Juan Percaz Arrayago jaunari, Martín Arroqui Latasa jaunari, José Ignacio Aizpun Etulain jaunari, Fco. Javier Iriarte Ollo jaunari, Sustraia Erakuntza Fundazioari, Margarita Oderiz Zubillaga andreari, Kalaxka Elkarteari, Venancio Astiz Buldain jaunari, Victoriano Arano Arrechea jaunari, Antonia Galarza Arangoa andreari, eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta denei jakinaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

11. Ebazpen hau Arakil, Larraun, Lekunberri eta Irurtzungo udalei, Madotz, Alli, Astitz, Egiarreta, Etxarren, Etxeberri eta Oderizko kontzejuei, Irurtzun-Etxeberriko fazeriari, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

12. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

I. ERANSKINA

NEDGIA NAVARRA SAk Nedgia Navarra SAk 2018ko ekainaren 20an aurkeztutako eskaera dela-eta jasotako alegazio eta txostenen laburpena

Kontsulten izapidearen eta jendaurreko aldiaren ondorioz jaso diren txostenak eta alegazioak behean ageri dira zerrendatuta eta laburbilduta:

1. txostena.–Arakilgo Udala.

Arakilgo Udalak 2018/648465 eskabidea aurkeztu du irailaren 26an, eta, hari erantsita, Alkatetzaren 150 zenbakiko Ebazpena, irailaren 24koa.

2 eta 2 bis txostena.–Lekunberriko Udala.

Baimena emateko prozeduraren esparruan Udalak bi eskabide aurkeztu ditu:

1. Uztailaren 24ko 2018/511643 eskabidea, eta, hari erantsita, 2018ko uztailaren 17ko 012/18/LRG txostena: Lekunberriko Udalak eskatzen du sustatzaileak aurkez dezala dokumentazio osagarria eta eten daitezela dokumentazio hori guztia ebaluatzeko epeak.

2. Irailaren 11ko 2018/612864 eskabidea, eta, hari erantsita, 2018ko ekainaren 25eko 002/18/LRG txostena, zeinean baloratzen baita erabileraren eta aurreikusitako obren hirigintza-bateragarritasuna. Ez du txostenik eman espedientearen ingurumen edukiei eta tramitazioari buruz. Udalak hauxe proposatzen du:

–Lurzati pribatuen ukipena saihestea, bide publiko batetik zirkulatzeko aukera baldin badago. Lekunberriko udal-mugartean, 612-12 lurzatian izan ezik, trazadura osoan dago horretarako aukera.

–Tartean diren eremu urbanizatuak birjartzea, hormigoizko horma atalak eraikiz edo zerrenda simetrikoen bidez. Aukera hori Udalak dioenarekin kontrastatu beharra dago.

–Ohe anodikoa jarduerarik gabeko zoru batera eramatea; aukeran hobe publikoa bada. Azpiegiturak kalitatezkoak izanen dira, eta galdaturiko kutxatilak jarriko dira.

–Garapen eredua babesteko zoruan eraikitzen diren azpiegiturak behin-behinekoak direla onartzea, eta, antolamendu alternatibo bat baldin badago, enpresa sustatzailea izatea hura desbideratzen duena.

1. alegazioa.–Astiz-Irujo Fundazioa.

Abuztuaren 7ko 2018/539546 eskabidearen bidez, Astiz-Irujoko Fundazioak adierazten du Lekunberriko 12. poligonoko 561. eta 563. lurzatien jabe dela (NA-LE-008 eta NA-LE-005, hurrenez hurren), eta proiektuak biei eragiten dienez gero, eskatzen du trazadura alda dadila, 563. lurzatitik aurrerako tartean gutxienez, dagoeneko eginda dagoen bide publikoan erabil dadin.

2. alegazioa.–Mariano Ramón Legarra VIllanueva jauna.

Abuztuaren 17ko 2018/555654 eskabidearen bidez, Mariano Ramón Legarra jaunak adierazten du Lekunberriko 12. poligonoko 562. lurzatiaren (NA-LE-007) jabea dela, eta trazadura alda dadila eskatzen du, handik gertuko udal bidea erabil dadin.

3. alegazioa.–Juan María Michaus Villanueva jauna.

Abuztuaren 17ko 2018/555651 eskabidearen bidez, Juan María Michaus jaunak adierazten du Lekunberriko 12. poligonoko 552. lurzatiaren (NA-LE-010) jabea dela, eta proiektuak eragiten dionez gero, trazadura alda dadila eskatzen du, handik gertuko udal bidea erabil dadin. Halaber eskatzen du ohe anodikoaren kokapena alda dadila.

4. alegazioa.–Isabel Sagüés Valverde andrea, María Dolores Valverde Lamsfus andrea ordezkatuz.

Abuztuaren 20ko 2018/558270 eskabidearen bidez, María Dolores Valverde andreak adierazten du proiektuak eragiten dion lurzati baten jabea dela; zehatz esatera, Astizko (Larraun) 23. poligonoko 49. lurzatiarena (Na-La-023). Lurzati misto horrek 2.154 metro koadro ditu: 1.154 metro koadro zoru urbanizagarri gisa kalifikatuta daude, eta 1.000 metro koadro, berriz, landa lurzoru gisa (belardia).

Adierazten du bere lurzatia salerosketa kontratu pribatu baten mende dagoela, eta bertan etxebizitza familiabakar bat eraikitzeko asmoa dutela. Gasbidearen norabidea birplantea dadila eskatzen du.

5. alegazioa.–Juan Ignacio Zabaleta Arangoa, Alliko Kontzejua ordezkatuz.

Alliko Kontzejuak, 2018/558629 eskabidearen bidez, hauxe eskatzen du:

–Geldiaraz dadila espedientea, atzera daitezela jardunbide guztiak hasierako fasera eta, hala badagokio, negoziazio eta adierazpenen ondoren (Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 46. artikulua), berriz ere eman dadila espedientea jendaurrean jartzeko agindua.

–Modu subsidiarioan, baldin eta aurreneko eskaera horri jaramonik egiten ez bazaio, baina etorkizuneko administrazio jardueretan eta/edo jarduera judizialetan baliogabetze kausa gisa alegatzeari uko egin gabe, berrikus dadila trazadura eta proposaturiko alternatibaren arabera aldatu.

6. alegazioa.–Fermín Galarza Larrayoz jauna.

Fermín Galarza Larrayoz jaunak (Oderitz), Larraungo 24. poligonoko 343. eta 348. lurzatien (NA-LA-013 eta NA-LA-009) jabeak, abuztuaren 20ko 2018/558671 eskabidearen bidez, hauxe eskatzen du:

–Geldiaraz dadila espedientea, atzera daitezela jardunbide guztiak hasierako fasera eta, hala badagokio, negoziazio eta adierazpenen ondoren, berriz ere eman dadila espedientea jendaurrean jartzeko agindua.

–Modu subsidiarioan, baldin eta aurreneko eskaera horri jaramonik egiten ez bazaio, berrikus dadila trazadura eta proposaturiko alternatibaren arabera aldatu.

7. alegazioa.–Emilio Azpirotz Satrustegi jauna, Azpirotz Satrústegui senideak ordezkatuz.

Azpirotz Satrústegui senideek (Astitz), Larraungo 23. poligonoko 465. lurzatiaren (NA-LA-024) jabe direnek, abuztuaren 20ko 2018/557763 eskabidearen bidez, hauxe eskatzen dute:

–Geldiaraz dadila espedientea, atzera daitezela jardunbide guztiak hasierako fasera eta, hala badagokio, negoziazio eta adierazpenen ondoren, berriz ere eman dadila espedientea jendaurrean jartzeko agindua.

–Modu subsidiarioan, baldin eta aurreneko eskaera horri jaramonik egiten ez bazaio, berrikus dadila trazadura eta proposaturiko alternatibaren arabera aldatu.

8. alegazioa.–Emilio Azpirotz Satrustegi jauna, Astizko Kontzejua ordezkatuz.

Astizko Kontzejuak, 2018/557737 eskabidearen bidez, hauxe eskatzen du:

–Geldiaraz dadila espedientea, atzera daitezela jardunbide guztiak hasierako fasera eta, hala badagokio, negoziazio eta adierazpenen ondoren, berriz ere eman dadila espedientea jendaurrean jartzeko agindua.

–Modu subsidiarioan, baldin eta aurreneko eskaera horri jaramonik egiten ez bazaio, berrikus dadila trazadura eta proposaturiko alternatibaren arabera aldatu.

9. alegazioa.–Rubén Goñi Urroz jauna.

Rubén Goñi jaunak, abuztuaren 20ko 2018/558935 instantzian, jabe eta Etxeberriko Kontzejuko bizilagun den aldetik, uste du “Astitz” izeneko 1. alternatibaren hautapena ez dagoela nahikoa arrazoituta, eta uste du 2. alternatiba, “Irurtzun-Plazaolaren bide berdea” baztertzeko argumentuak osatugabeak direla.

Gainera, uste du proiektaturiko trazadura errekaren ibilgutik gertuegi igarotzen dela Etxeberriko 4. poligonoko 251. lurzatian (NA-AR-022). Dioenez, gainera, lurzati horretatik hornidura hodi bat igarotzen da, eta hura hautsiz gero, erabat konpondu beharko da. Mugarri eta seinaleak itxituren ondoan jarri beharko dira den-denak, salbuespenik gabe. Landare lurra jartzeko ere eskatu du.

Azkenik, Etxeberriko 4. poligonoko 253. lurzatian (NA-AR-024) trazadura aldatzea ere proposatzen du, lurzatiaren iparraldetik ahalik eta hurbilen joan dadin. Lurzatian badaude kanalizazio zahar batzuk, behar bezala osatu behar direnak, iragazkorrak izanen badira. 251. lurzatian bezala, eskatzen du mugarri eta seinaleak jarri behar badira, jar daitezela lurzatiaren perimetro eremuan. Landare lurra jartzeko ere eskatu du.

II. ERANSKINA

NEDGIA NAVARRA SAk 2019ko martxoaren 29an aurkeztutako eskaera dela eta jaso diren alegazioak eta txostenak

Kontsulten izapidearen eta jendaurreko aldiaren ondorioz jaso diren txostenak eta alegazioak behean ageri dira zerrendatuta eta laburbilduta:

1. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzua.

Ondare Historikoaren Zerbitzuak txostena eman du 2019ko apirilaren 17an. Bertan adierazten du ez duela ukipenik sumatzen, Ondare Arkitektonikoaren Atalaren eskumeneko gaiei dagokienez.

2. txostena.–Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atala.

2019ko maiatzaren 14ko txostenaren bidez (0003-0215-2019-000145 espedientea) Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak zera adierazi zuen: sustatzaileari jendaurrean jarritako informazioaren eta egindako kontsulten berri eman ondoren, hark proiektuaren eta ingurumen eraginari buruzko azterketaren bertsio berrian aintzat har ditzan horiek guztiak, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 legearen 38. artikuluarekin bat etorriz, sustatzaileak dagokion organoaren aurrean eskatu behar duela ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera eta Lege horren 39. artikuluan aipatzen den gainerako dokumentazioa.

Dagokion organoak ingurumenaren alorreko organoari ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera igorri ondoren, proiektuaren ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeari ekinen zaio.

3. txostena.–Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

2019ko ekainaren 5ean (2019/272418 espedientea), Herri Lanetako zuzendari nagusiak Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren txostena eta Zainketa Zerbitzuaren txostena igorri ditu.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazten du kontuan hartu beharko dela 2010-2018 aldirako III. Errepide Plan Zuzendarian jasotako 182. jarduketa, eta, horrenbestez, NA-7500 toki errepidea gurutzatu ondoren errepidearen albotik doan zatian tartea utzi beharko dela, noizbait galtzada zabaltzen bada horrek ez dezan eraginik izan Nedgia Navarra SAk sustatutako zerbitzuan.

Zainketa Zerbitzuak txostenean zenbait ohar egiten ditu, gai hauek direla eta: errepide sarekoak diren zirkulazio bideetako babes-eremua, eraikuntza-lerroa eta publizitaterik gabeko eremua, zulaketa gidatuaren bidez egindako gurutzaguneak, errepidearekin paralelo kokatutako azpiegiturak, tutueriak eta kutxatilak. Nafarroako errepide sarearen gaineko ukipena dela eta, Zainketa Zerbitzuak honako hau gehitzen du: sustatzaileak, lanak egin aurretik, eta horiek baimentzeko nahitaezko eskaerarekin batera, egin beharreko obrak argi zehazten dituen dokumentazio teknikoa aurkeztuko du, hala badagokio, baimentzeko.

4 eta 4 bis txostena.–Lekunberriko Udala.

Baimena emateko prozeduraren esparruan Udalak bi eskabide aurkeztu ditu:

1. Maiatzaren 14ko eskabidea, eta, hari erantsita, 2019ko maiatzaren 9ko 033/19/LKB txostena, zeinean baloratzen baita erabileraren eta aurreikusitako obren hirigintza-bateragarritasuna. Ez du txostenik eman espedientearen ingurumen edukiei eta tramitazioari buruz.

Lekunberriko Udalak adierazi duenez, bidea ustiaketa naturalerako (tarteko produktibitatea) gordea eta garapen eredua babesteko pentsatua dagoen lurzoru urbanizaezinean barrena igarotzen omen da, eta, beraz, bi kategorietan, azpiegituren erabilera baimentzeko modukoa da. Babeserako pentsatua dagoen lurzoruari dagokionez, aintzat hartu behar da txostenean aipatzen den behin-behineko izaera. Eraikuntzaren alorreko erabilera horren baimena ematea Nafarroako Gobernuari dagokio, eta hari bidali behar zaio espedientea. Jotzen da ingurumen eraginaren ebaluazioarekin batera emanen dela baimena.

Lurzoru urbanizagarriari dagokionez, jarduketak lurzoru publikoei eragiten die, eta Lekunberriko Udalari dagokio baimena ematea. Aurreikusitakoa bat dator araudiarekin. Dena den, proiektuak ez ditu behar bezainbeste xehatzen ukipenarekin lotutako alderdiak. Hori dela eta, exekuzioaren aurretik, dokumentazio teknikoa aurkeztu behar da, balorazio eta xehetasun eta guzti, lurzoru horietan zer-nolako obra zibila egitera doazen azalduz, horiek guztiak udal zerbitzu teknikoekin zehazteko.

Lurzoru urbanizagarriari dagokionez, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 106. artikuluak zehazten duenez, xehetutako ordenamenduan ezartzen ez diren planeamenduen araberako jarduketetarako baimenak behin-behinean emanen ahal dira.

S-3 sektorean egitekoak diren obrek bakarrik utziko diote behin-behineko izaera izateari. Hori tramitatzen ari den baliabidea eta birpartzelazio proiektua onartu ondoren gertaturen da, eta nolanahi den ere, azpiegitura Hirigintza Proiektuan txertatu beharko da.

Proiektu osoari dagokionez, eta baimena eskuratu aurretik, aurrekontua aurkeztu beharko da, partidaka zehazturik.

2. Ekainaren 26ko 2019/537406 eskabidea, eta, hari erantsita, 2019ko ekainaren 25eko 051/19/LKB txostena, zeinean baloratzen baita proiektuaren hirigintza-bateragarritasuna. Ez du txostenik eman espedientearen ingurumen edukiei eta tramitazioari buruz. Kontsiderazio hauek egiten zaizkio Nedgia Navarra SAk 2019ko ekainaren 7an igorritako txostenari:

–Egia da sarea azpiegitura bat dela. Planean ez da zehazten zer den interes publikokoa, baina gasa tartean sartzeko modukoa da. Dena den, babes lurzoruen bilakaera zehaztezin baina posiblea dela eta, azpiegitura aurrez existitzeak antolamendu bat egin beharra baldintzatzen du ezinbestez.

–Lanak exekutatu aurretik haiek birplanteatu beharrari dagokionez, gogoratzen da exekutatzekoak diren lanen aurrekontua aurkeztu behar dela tasak eta EIOZak likidatu ahal izateko.

–Erantzunean ez da aipatzen bidearen jarraipenerako espazioa gorde beharrari buruzko gairik; txostenean, ordea, bai, baina ez balorazioari buruzko atalean. Obran bertan erabaki beharko da.

5. txostena.–Arakilgo Udala.

Arakilgo Udalak 2019/448819 eskabidea aurkeztu du maiatzaren 31n, eta, hari erantsita, Alkatetzaren 102 zenbakiko Ebazpena, maiatzaren 28koa.

Arakilgo Udalaren iritziz:

–Alternatibei buruz aurkeztu den azterlana, korridore aukerei eta bideragarritasunaren azterketari dagokienez, batere zehaztasunik gabekoa da.

–Hautatutako aukerak gizakiak gutxi eraldatu dituen eta balio natural handia gordetzen duten naturagune batzuk zeharkatzen ditu, eta “Aralarko mendilerroa” ES2200020 kontserbazio bereziko eremua edota haren eragin zuzena jasotzen duten guneak ukitzen ditu.

–Proiektuak akuifero garrantzitsu batzuk eta haien birkarga eremuak ukitzen ditu, jendearentzako edateko uraren hornidura arriskuan jarriz.

–Proiektuak ez du planteatzen zer neurri hartuko liratekeen obrak egin bitartean kobazulo edo leizeren bat agertuko balitz.

–Proiektuak eragin sozioekonomikoa planteatzen du, zeharkatzen dituen landa-eremuetan.

Hori guztia ikusirik, aurrean aipatutako alegatzaileek eskatzen dute ez dadila onetsi proiektuaren ingurumen eraginaren azterketa, eta ingurumen eraginaren adierazpena kontrakoa izan dadila.

6. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

2019Ko urriaren 15ean, Ebroko Ur Konfederazioak bere txostena igorri zion Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari (N/REF 2019-GM-238).

Txosten horretan, ondorio modura, Ebroko Ur Konfederazioak hauxe adierazten du:

“Ondorioz, ingurumenari eta obrek ingurune hidrikoan izan dezaketen eraginari dagokionez, ”Lekunberriko industrialderako 16 bar-eko (GPA) OPMko hornidurarako antena Nafarroako Foru Komunitatean” proiektuaren gehigarriarekin loturiko dokumentazioan bertan aurreikusten dira eragin horiek prebenitzeko, zuzentzeko eta murrizteko neurriak, eta, beraz, oro har, egokitzat jotzen da Ingurumen Inpaktuaren Azterketa, bertan eta Ingurumena Zaintzeko Programan aipatzen diren prebentzio eta zuzenketa neurriak eta proiektaturiko jarduketak ingurune hidrikoan eragin ditzakeen ukipenak murrizteko beharrezkoak izan litezkeenak aplikatzeari baldintzatuta, ingurunearen dinamika hidrologikoa nabarmenegi kaltetuko ez dela bermatuz eta azaleko uren eta lurpekoen kalitatea zainduz betiere.

Era berean, konturik handienaz jardun beharko da obren fasean, eta arreta berezia jarri Larraun ibaia eta Altzoko erreka gurutzatzean, ur-laster horien gaineko ukipena ahalik eta txikiena izan dadin.

1. alegazioa.–Lorenzo Echarri Iribarren jauna.

Lorenzo Echarri jaunak, maiatzaren 22ko 2019/410079 instantzian, Larraungo 24. poligonoko 38. lurzatiaren (NA-LA-022) jabea den aldetik, Aaegazioan dio ez dagoela ados trazaduraren aldaketarekin, zeinak kontserbazio bereziko eremu bat ukitzen baitu. Oderizko mugartean ukitutako eremu zuhaiztuna askoz handiagoa da, eta eroanbidea herritik askoz hurbilago pasatzen da.

Mistotzat kalifikatuta dago NA-LA-022 finka, eta eroanbidea handik pasatzeak finkan eraikitzeko aukera oro deuseztatuko du. Horregatik, uste du ez dela nahikoa proposatutako kalte-ordaina. 2014. urtean lurzatiaren kalifikazioa aldatzeko eta hiri lurzati bihurtzeko eskatu zela jakinarazten du. Kontzejuak eskaera onetsi zuen, baina Larraungo Udalak oraindik ez du onetsi.

2. alegazioa.–Juan María Michaus Villanueva jauna.

Juan María Michaus jaunak, maiatzaren 23ko 2019/414673 eskabidean, Lekunberriko 12. poligonoko 563., 611., 562., 561., 560. eta 552. finken gaineko ukipena saihesteko eskatzen du. Beste trazadura bat proposatzen du, paralelo doan udal bidetik, eta ingurumenean eta basoan eragin txikiagoa izanen lukeela dio. Obrak bukatu ondoren bideak orain dauden bezala utzi behar liratekeela gaineratzen du.

3. alegazioa.–Raúl Oroz Martín jauna, M.ª Pilar Martija Azcue andrea ordezkatuz.

M.ª Pilar Martija andreak maiatzaren 27ko 2019/428528 eskabidean adierazten du Oderizko (Larraun) 24. poligonoko 374. lurzatiaren (NA-LA-024) jabea dela. Alegazioan azaltzen du ez dagoela ados Nedgia Navarra SAk planteatutako trazadurarekin, eta bere lurzatia hiri lurzatitzat kalifikatzeko gai dela, zeren eta 2019ko apirilean urbanizazio proposamen xehakatua igorri baitzion Larraungo Udalari, hiriguneari hiru etxebizitza eransteko aukera jasotzen zuena. Horrenbestez, eskatzen du gas hodiaren trazadura alda dadila bere lurzatia ukitzen duen zatian.

4. alegazioa.–Luis Marcelo Los Arcos Pérez jauna.

Luis Marcelo Los Arcos jaunak, ekainaren 3ko 2019/452341 eskabidean, adierazten du proiektuak ez dituela aipatzen obretan azaleratzen ahal diren leize eta kobazuloak. Antzinako gizakien hilobiak aurkitzeko aukera ere aipatzen du, halakoak ohikoak baitira kobazuloetan. Beraz, beharrezkotzat jotzen du espeleologoek parte hartzea (zerbait berria aurkituz gero), leizeak eta kobazuloak aztertzeko, barruan zer dagoen jakiteko eta aurkitutakoa babesteko.

5. alegazioa.–Vicente Azpiroz Oquiñena jauna.

Vicente Azpiroz jauna Larraungo 23. poligonoko 403. eta 411. lurzatien (NA-LA-054 eta NA-LA-060) jabea da. Ekainaren 4ko 2019/459641 eskabidean adierazten du 2019ko maiatzaren 5ean egindako Batzarrean aho batez onetsi dela eroanbidea Astizko hirigunean barrena joatea, egungo NA-7500 errepideari jarraituz hirigunea pasatu arte. Kontzejuak hiri lurzoruaren hirigintza-hedapena aurreikusten du. Proiektatutako trazadura ES22000020 kontserbazio bereziko eremutik igarotzen dela gaineratzen du.

6. alegazioa.–Fermín Iriarte Olaechea jauna.

Fermín Iriarte jaunak, Larraungo 23. poligonoko 415. lurzatiaren (NA-LA-063) jabe den aldetik, ekainaren 4ko 2019/459648 eskabidean alegatzen du proiektatutako trazadura ES22000020 kontserbazio bereziko eremutik igarotzen dela. Proposatzen du trazadura alda dadila eta bere finka gurutzatzen duen goi tentsioko linea elektrikoaren mendebaldetik joan dadila, horrela ukipen txikiagoa sortuko bailuke.

7. alegazioa.–Juan Percaz Arrayago jauna.

Juan Percaz jaunak, Sagarra-Astitz-Larraungo 23. poligonoko 405. lurzatiaren (NA-LA-056) jabea den aldetik, ekainaren 4ko 2019/459612 eskabidean alegatzen du 2019ko apirilean bere lurzatiaren antolamendua aldatzeko proposamena bidali ziola Larraungo Udalari, bi etxebizitza eraiki ahal izateko. Gas hodiaren trazadura aldatzea proposatu du: behin 405. finkara iritsita, hodia linea elektrikoarekin paralelo kokatzea, lineatik ahalik eta hurbilen.

8. alegazioa.–Martín Arroqui Latasa jauna.

Martín Arroqui jaunak, ekainaren 4ko 2019/459657 eskabidean, alegazioak aurkeztu ditu Larraungo 23. poligonoko 400. lurzatiari buruz (NA-LA-050) eta 23. poligonoko 25. lurzatiari buruz (NA-LA-058).

Alegazioetan adierazten du 400. lurzatiaren sailkapena mistoa dela, eta gas hodiaren trazadura aldatzeko eskatzen du, finkaren mugatik joan dadin, NA-7500 errepidearen trazadurarekin paralelo. 25. lurzatiari dagokionez, adierazten du haren sailkapena aldatu eta urbanizagarri bihurtzeko eskaera aurkeztekotan dela. Gas trazaduraren aldaketa ere eskatu du.

9. alegazioa.–Martín Arroqui Latasa jauna.

Martín Arroqui jaunak, ekainaren 4ko 2019/459625 eskabidean, alegazioak aurkeztu ditu 23. poligonoko 396. lurzatiari buruz (NA-LA-045), 23. poligonoko 428. lurzatiari buruz (NA-LA-070) eta 23. poligonoko 402. lurzatiari buruz (NA-LA-053), zeina mistotzat sailkatuta baitago.

Adierazten du 2019ko maiatzaren 5ean egindako Batzarrean aho batez onetsi dela eroanbidea Astizko hirigunean barrena joatea, eta Astizko hiri lurzoruaren hirigintza-hedapena aurreikusten duela Kontzejuak. Ohartarazten du kontserbazio bereziko eremu bat ukitzen duela sustatzaileak proposatutako trazadurak, eta gaineratzen du eroanbideak inpaktu handia duela ikuspegian eta horrek eragina izan lezakeela Astizko Aterpearen erabileran.

10. alegazioa.–José Ignacio Aizpun Etulain jauna.

José Ignacio Aizpun jaunak ekainaren 3ko eskabidean alegatzen du ezen trazaduraren proposamen berriak ukipen handiagoak eragiten dituela Arakilgo 4. poligonoko 256. eta 248. lurzatietan. Aldaketa-proposamenaren planoa igorri du; bertan errekatik hurbilago dago eroanbidearen trazadura.

11. alegazioa.–Astizko Kontzejua.

Astizko Kontzejuak ekainaren 4ko 2019/459722 eskabidean adierazten du ezen 2019ko maiatzaren 5ean egindako Batzarrean aho batez onetsi dela eroanbidea hirigunean barrena joatea, eta Astizko hiri lurzoruaren hirigintza-hedapena aurreikusten duela Kontzejuak. Gaineratzen du proiektatutako trazadura ES2200020 kontserbazio bereziko eremutik igarotzen dela.

12., 14., 16. eta 18. alegazioak.–Fco. Javier Iriarte Ollo jauna, Sustraia Erakuntza Fundazioa, Kalaxka Elkartea eta Irurtzun-Etxeberri Fazeria.

Honako hau adierazi dute, laburbilduta, Francisco Javier Iriarte jaunak, Etxeberriko (Arakil) 4. poligonoko 247. lurzatiaren (NA-AR-022) jabeak, ekainaren 3ko 2019/464166 eskabidean, Sustraia Erakuntza Fundazioak, ekainaren 5eko 2019/464166 eskabidean, Kalaxka Elkarteak, ekainaren 4ko 2019/458171 eskabidean, eta Irurtzun-Etxeberri Fazeriak, ekainaren 10eko 2019/481365 eskabidean:

–Alternatibei buruz aurkeztu den azterlana, korridore aukerei eta bideragarritasunaren azterketari dagokienez, batere zehaztasunik gabekoa da.

–Hautatutako aukerak gizakiak gutxi eraldatu dituen eta balio natural handia gordetzen duten naturagune batzuk zeharkatzen ditu, eta “Aralarko mendilerroa” ES2200020 kontserbazio bereziko eremua edota haren eragin zuzena jasotzen duten guneak ukitzen ditu.

–Proiektuak akuifero garrantzitsu batzuk eta haien birkarga eremuak ukitzen ditu, jendearentzako edateko uraren hornidura arriskuan jarriz.

–Proiektuak ez du planteatzen zer neurri hartuko liratekeen obrak egin bitartean kobazulo edo leizeren bat agertuko balitz.

–Proiektuak eragin sozioekonomikoa planteatzen du, zeharkatzen dituen landa-eremuetan.

Hori guztia ikusirik, aurrean aipatutako alegatzaileek eskatzen dute ez dadila onetsi proiektuaren ingurumen eraginaren azterketa, eta ingurumen eraginaren adierazpena kontrakoa izan dadila.

13. alegazioa.–Oderizko Kontzejua.

Ekainaren 5eko 2019/463252 eskabidean, Oderizko Kontzejuak adierazten du Batzarrean aho batez onetsi dela eroanbidea 2. aukeraren arabera igaro dadila hirigunetik, aldaketa txiki bat eginda.

15. alegazioa.–Margarita Oderiz Zubillaga andrea.

jaunak/andreak, Margarita Oderiz andrea 24. poligonoko 33. eta 376. lurzatien (NA-LA-025 eta NA-LA-026) jabea da. Ekainaren 6ko 2019/468149 eskabidean adierazten du 376. lurzatia mistotzat sailkatuta dagoela, eta, gainera, aurreikusita dagoela bi lurzatien antolamendua aldatzeko proposamena aurkeztea, urbanizagarri bihurtzeko.

Trazadura aldatzeko eskatzen du, eta Oderizko Kontzejuak bezala 2. aukeraren alde egiten du, eragin txikiagoa duelako ikuspuntu sozioekonomikotik eta ingurumen aldetik.

17. alegazioa.–Venancio Astiz Buldain jauna.

Venancio Astiz jaunak, ekainaren 6ko 2019/468387 eskabidean, honako hau adierazten du, laburbilduta:

–Proiektuak Larraungo 21. poligonoko 518., 484., 482. eta 150. lurzatiak ukitzen ditu (NA-LA-078, NA-LA-085, NA-LA-090 eta NA-LA-094). Bera da lurzati horien jabea.

–Urriaren 7ko 34/1998 Legean eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan ezarritakoa ikusirik, trazaduraren ordezko aukera teknikoak planteatu behar dira, beraren jabetzako finken gaineko ukipena ahalik eta txikiena izan dadin, printzipio hau errespetatuz: “saihestu behar da jabetza pribatuak ukitzea, edozein motatakoak direla ere”.

–Proposatzen du gasbidearen trazadura aldatu eta birplantea dadila aipatutako lau lurzatien parean, eta lehendik dagoen linea elektrikoaren ondoan koka dadila.

Eskatzen du, hori guztia ikusita, erabaki dadila atzera egitea proiektuaren egungo tramitazioan, proiektu berri bat egin dadila, errealitatearen eta arrazionaltasun logiko eta teknikoaren araberakoa, eta proiektuan jasotakoaren ordez beste trazadura bat onets dadila, linea elektrikoaren trazadurarekin bat eginen duena.

19. alegazioa.–Victoriano Arano Arrechea jauna eta Antonia Galarza Arangoa andrea.

Victoriano Arrano Arrechea jauna eta Antonia Galarza Arangoa andrea 21. poligonoko 520. eta 515. lurzatien (NA-LA-077 eta NA-LA-073) jabeak dira; ekainaren 10eko 2019/480141 eskabidean adierazten dute ez daudela ados trazadura-aldaketarekin. Gainera, azaltzen dute ez daudela ados sustatzaileak proposatu dituen kalte-ordainekin.

III. ERANSKINA

Jasotako alegazio eta txostenei emandako erantzuna

Jendaurreko aldian izan diren bi prozesuetan zehar jasotako alegazio eta txostenei erantzun aurretik, hauxe adieraztea dagokigu:

Lehena.–Ingurumenaren zuzendari nagusiak abenduaren 31n emandako 360E/2019 Ebazpenaren bidez, proiektuaren Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen. Espediente honen esparruan aztertu dira ingurumenaren alorreko edukiak dituzten alegazioak.

Bigarrena.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen espedientea, gas naturaleko instalazioak garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuarekin eta ingurumen ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearekin bat etorriz.

Hirigintza arloari dagokionez, ordea, espedientea ez da jendaurrean jarri. Hala eta guztiz ere, jasotako alegazio guztiak Lurraldearen Antolamenduaren Atalari igorri zaizkio, hark balora zitzan, eta, hala bazegokion, lurzoru urbanizaezinetan baimentzekoak diren jardueren tramiterako aintzat har zitzaten.

Jarraian, erantzuna ematen zaie kontsulten izapidearen eta jendaurreko aldiaren ondorioz jaso diren txosten eta alegazioei:

Udalen txostenak:

–Arakilgo Udalaren txostenak.

Arakilgo Udalak, 2018ko irailaren 24an, Alkatetzaren 150 zenbakiko Ebazpena igorri zuen, eta 2019ko maiatzaren 28an, berriz, 102 zenbakikoa.

Ingurumenaren zuzendari nagusiak abenduaren 31n emandako 360E/2019 Ebazpenaren bidez, proiektuaren Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen. Espediente honen esparruan aztertu dira ingurumenarekin loturiko edukiak dituzten auzi guztiak.

Alternatiba baten alde egiteari dagokionez, esan beharra dago 2. Alternatibaren alde egiten dela. Irurtzundiko trazadurak eraikuntza zailtasunak ditu, hala nola A-15 autobideko zortasun eremuan eta eraikuntza lanen zailtasuna, bi tartetan. Tarte horietan Plazaolaren bide berdea NA-1300 errepidearen, Larraun ibaiaren eta A-1 autobiaren artetik doa, eta gidatutako bi zulaketa egin beharko lirateke, 400 metrokoa eta 800 metrokoa, NA-1300 errepidea eta A-15 autobia gurutzatu ahal izateko.

3. Alternatibari dagokionez (Leitzatiko trazadura), ez luke exijitzen den gutxieneko hornidura presioa bermatuko, eta horrek, erabiltzaile berriei konektatzeko ahala kentzeaz gain, dagoeneko sarera konektaturik dauden erabiltzaileentzako hornidura kolokan jarriren luke.

–Lekunberriko Udalaren txostenak.

012/18/LRG txostenaren bidez, Lekunberriko Udalak dokumentazio osagarria eskatu du, eta Nedgia Navarra SAk eskaturikoa eman dio.

002/18/LRG, 033/19/LKB eta 051/19/LKB txostenetan, Udalak aurreikusten diren erabileren eta obren hirigintza bateragarritasuna aztertu du. Ez du txostenik eman espedientearen ingurumen edukiei eta tramitazioari buruz. ERANSKIN honen aurrekarietan esaten denez, hirigintza arloari dagokionez, espedientea ez da jendaurrean jarri. Hala eta guztiz ere, jasotako alegazio guztiak Lurraldearen Antolamenduaren Atalari igorri zaizkio, hark balora zitzan, eta, hala bazegokion, lurzoru urbanizaezinetan baimentzekoak diren jardueren tramiterako aintzat har zitzaten.

–Jendaurrean jartzeko lehen prozesuari dagozkion alegazioak:

1. alegazioa.–Astiz-Irujo Fundazioa.

Proposaturiko bidea ez da bideragarria eraikuntzaren ikuspuntutik begiratuta, gutxi gorabehera 3 metro zabal delako eta alde batean zein bestean landaredia ugari duelako.

Horretaz gain, bidea egiteko eraikuntza zailtasunik ez balego ere, hura eraikitzeak jatorrizko proiektuan ageri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan aipatzen ez ziren lurzati pribatuei eraginen lieke.

Bestalde, trazadura aldatu eta hoditeria proposaturiko bidean instalatzeak babes katodikoko gunearen instalazioen kokapena aldatu beharra ekarriren luke, eta hori jatorrizko proiektuan ageri ez zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan aipatzen ez den lurzati batean egin beharko litzateke.

2. alegazioa.–Mariano Ramón Legarra VIllanueva jauna.

Proposaturiko bidea ez da bideragarria eraikuntzaren ikuspuntutik begiratuta, gutxi gorabehera 3 metro zabal delako eta alde batean zein bestean landaredia ugari duelako.

Horretaz gain, bidea egiteko eraikuntza zailtasunik ez balego ere, hura eraikitzeak jatorrizko proiektuan ageri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan aipatzen ez ziren lurzati pribatuei eraginen lieke.

3. alegazioa.–Juan María Michaus Villanueva jauna.

Proposaturiko bidea ez da bideragarria eraikuntzaren ikuspuntutik begiratuta, gutxi gorabehera 3 metro zabal delako eta alde batean zein bestean landaredia ugari duelako.

Horretaz gain, bidea egiteko eraikuntza zailtasunik ez balego ere, hura eraikitzeak jatorrizko proiektuan ageri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan aipatzen ez ziren lurzati pribatuei eraginen lieke.

Ohe anodikoari dagokionez, haren kokapena aldatu egiten da Nedgia Navarra SAk 2019ko martxoaren 29an aurkezturiko “Lekunberriko industrialderako 16 bar-eko (GPA) OPMko hornidurarako antena Nafarroako Foru Komunitatean” instalazio proiektuaren gehigarrian.

4. alegazioa.–Isabel Sagüés Valverde andrea, María Dolores Valverde Lamsfus andrea ordezkatuz.

Astizko (Larraun) 23. poligonoko 49. lurzatia desafektaturik gelditzen da Nedgia Navarra SAk 2019ko martxoaren 29an aurkezturiko “Lekunberriko industrialderako 16 bar-eko (GPA) OPMko hornidurarako antena Nafarroako Foru Komunitatean” instalazio proiektuaren gehigarrian.

5. alegazioa.–Juan Ignacio Zabaleta Arangoa, Alliko Kontzejua ordezkatuz.

Urtarrilaren 9ko 13E/2019 Ebazpenaren bidez, proiektuak ingurumenean eragin nabarmena izan dezakeela ebatzi zuen Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak, eta, beraz, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egin behar zitzaiola (eta, beraz, jendaurrean jartzeko beste tramite bat ere bai).

6. alegazioa.–Fermín Galarza Larrayoz jauna.

Urtarrilaren 9ko 13E/2019 Ebazpenaren bidez, proiektuak ingurumenean eragin nabarmena izan dezakeela ebatzi zuen Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak, eta, beraz, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egin behar zitzaiola (eta, beraz, jendaurrean jartzeko beste tramite bat ere bai).

Larraungo 24. poligonoko 343. eta 348. lurzatiak desafektaturik gelditzen dira Nedgia Navarra SAk 2019ko martxoaren 29an aurkezturiko “Lekunberriko industrialderako 16 bar-eko (GPA) OPMko hornidurarako antena Nafarroako Foru Komunitatean” instalazio proiektuaren gehigarrian.

7. alegazioa.–Emilio Azpirotz Satrustegi jauna, Azpirotz Satrústegui senideak ordezkatuz.

Urtarrilaren 9ko 13E/2019 Ebazpenaren bidez, proiektuak ingurumenean eragin nabarmena izan dezakeela ebatzi zuen Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak, eta, beraz, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egin behar zitzaiola (eta, beraz, jendaurrean jartzeko beste tramite bat ere bai).

Larraungo 23. poligonoko 465. lurzatia desafektaturik gelditzen da Nedgia Navarra SAk 2019ko martxoaren 29an aurkezturiko “Lekunberriko industrialderako 16 bar-eko (GPA) OPMko hornidurarako antena Nafarroako Foru Komunitatean” instalazio proiektuaren gehigarrian.

8. alegazioa.–Emilio Azpirotz Satrustegi jauna, Astizko Kontzejua ordezkatuz.

Urtarrilaren 9ko 13E/2019 Ebazpenaren bidez, proiektuak ingurumenean eragin nabarmena izan dezakeela ebatzi zuen Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak, eta, beraz, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egin behar zitzaiola (eta, beraz, jendaurrean jartzeko beste tramite bat ere bai).

9. alegazioa.–Rubén Goñi Urroz jauna.

Urtarrilaren 9ko 13E/2019 Ebazpenaren bidez, proiektuak ingurumenean eragin nabarmena izan dezakeela ebatzi zuen Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak, eta, beraz, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egin behar zitzaiola.

Etxeberriko 4. poligonoko 251. eta 253. lurzatiak desafektaturik gelditzen dira Nedgia Navarra SAk 2019ko martxoaren 29an aurkezturiko “Lekunberriko industrialderako 16 bar-eko (GPA) OPMko hornidurarako antena Nafarroako Foru Komunitatean” instalazio proiektuaren gehigarrian.

–Jendaurrean jartzeko bigarren prozesuari dagozkion alegazioak:

1. alegazioa.–Lorenzo Echarri Iribarren jauna.

Aurrez ere esan dugun bezala, proiektuaren Ingurumen Eraginaren Adierazpenaren esparruaren barruan aztertu dira ingurumenari buruzko alderdi guztiak.

Hirigintzari buruzko alderdiekin loturik jasotako alegazio guztiak Lurraldearen Antolamenduko Atalari igorri zaizkio, hark balora zitzan, eta, hala bazegokion, lurzoru urbanizaezinetan baimentzekoak diren jardueren tramiterako aintzat har zitzaten. 2019ko abenduaren 23an, Lurraldearen Antolamenduko Atalean, ez da inon ageri Larraungo 24. poligonoko 38. lurzatiaren kalifikazioa aldatzen duen inolako espedienterik.

Nolanahi ere, trazadura aldatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan aipatzen ez diren lurzatiei eraginen lieke.

Bestalde, finken ukipenengatiko kalte-ordainei dagokienez, indarrean den legeekin bat jokatuko da (Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea).

2. alegazioa.–Juan María Michaus Villanueva jauna.

Proposaturiko bidea ez da bideragarria eraikuntzaren ikuspuntutik begiratuta. Nolanahi ere, Ingurumen Eraginaren Atalak adierazi du hautatutako aukera bideragarritzat jotzen dela ingurumenaren ikuspuntutik.

Horretaz gain, bidea egiteko eraikuntza zailtasunik ez balego ere, hura eraikitzeak jatorrizko proiektuan ageri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan aipatzen ez ziren lurzati pribatuei eraginen lieke.

Nedgia Navarra SAren arabera, obrak amaitzean, ukitutako bide eta lurzatiak lehengora itzuliren dira.

3. alegazioa.–Raúl Oroz Martín jauna, M.ª Pilar Martija Azcue andrea ordezkatuz.

Hirigintzari buruzko alderdiekin loturik jasotako alegazio guztiak Lurraldearen Antolamenduko Atalari igorri zaizkio, hark balora zitzan, eta, hala bazegokion, lurzoru urbanizaezinetan baimentzekoak diren jardueren tramiterako aintzat har zitzaten. 2019ko abenduaren 23an, Lurraldearen Antolamenduko Atalean, ez da inon ageri Oderizko 24. poligonoko 374. lurzatiaren kalifikazioa aldatzen duen inolako espedienterik.

Bestalde, trazadura aldatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan aipatzen ez diren lurzatiei eraginen lieke.

4. alegazioa.–Luis Marcelo Los Arcos Pérez jauna.

Proiektuaren Ingurumen Eraginaren Adierazpena aldatzeko Ingurumenaren zuzendariak emandako abenduaren 31ko 360E/2019 Ebazpenean ere, alegazio hau baldintzen artean aipatzen da.

5. alegazioa.–Vicente Azpiroz Oquiñena jauna.

Aurrez ere esan dugun bezala, proiektuaren Ingurumen Eraginaren Adierazpenaren esparruaren barruan aztertu dira ingurumenari buruzko alderdi guztiak.

Hoditeria NA-7500 errepide ondoan eta Astizko hirigunean zehar joateari dagokionez, Nedgia Navarra SAk adierazten du trazadura aldaturen duela, baldin eta erakunde eskumendunek horretarako baimena ematen badiote.

Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako zuzendari nagusiaren 232/2019 Ebazpenaren bidez, galtzada partzialki okupatzeko baimena ematen da, Irurtzun-Madotz-Lekunberri arteko NA-7500 errepidean, ezkerreko bidean, 10+950 eta 10+730 kilometro-puntuen artean. 2019ko abenduaren 18an, Nedgia Navarra SAk eskabidea aurkeztu zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren aurrean, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzen dela adierazteko. Larraungo 23. poligonoko 403. eta 411. lurzatiak desafektaturik gelditzen dira.

6. alegazioa.–Fermín Iriarte Olaechea jauna.

Aurrez ere esan dugun bezala, proiektuaren Ingurumen Eraginaren Adierazpenaren esparruaren barruan aztertu dira ingurumenari buruzko alderdi guztiak.

Trazaduraren aldaketari dagokionez, esan behar da hodiek linea elektrikotik distantzia jakin batera egon behar dutela, araudi elektrikoek hala ezartzen dutelako, eta horrek ezinezko egiten du beren kokapena aldatzea. Gainera, obrek dirauten bitartean hartu behar diren segurtasun neurriak ere kontuan izan behar dira, bai eta, korrosiorik ez gertatzeko, altzairuzko hoditeriaren babes katodikoko neurriak ere.

7. alegazioa.–Juan Percaz Arrayago jauna.

Hirigintzari buruzko alderdiekin loturik jasotako alegazio guztiak Lurraldearen Antolamenduko Atalari igorri zaizkio, hark balora zitzan, eta, hala bazegokion, lurzoru urbanizaezinetan baimentzekoak diren jardueren tramiterako aintzat har zitzaten. 2019ko abenduaren 23an, Lurraldearen Antolamenduko Atalean, ez da inon ageri Larraungo 23. poligonoko 405. lurzatiaren kalifikazioa aldatzen duen inolako espedienterik, eta lurzati hori urbanizaezin gisa ageri da.

Trazaduraren aldaketari dagokionez, esan behar da hodiek linea elektrikotik distantzia jakin batera egon behar dutela, araudi elektrikoek hala ezartzen dutelako, eta horrek ezinezko egiten du beren kokapena aldatzea. Gainera, obrek dirauten bitartean hartu behar diren segurtasun neurriak ere kontuan izan behar dira, bai eta, korrosiorik ez gertatzeko, altzairuzko hoditeriaren babes katodikoko neurriak ere.

Bestalde, Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako zuzendari nagusiaren 232/2019 Ebazpenaren bidez, galtzada partzialki okupatzeko baimena ematen da, Irurtzun-Madotz-Lekunberri arteko NA-7500 errepidean, ezkerreko bidean, 10+950 eta 10+730 kilometro-puntuen artean. 2019ko abenduaren 18an, Nedgia Navarra SAk eskabidea aurkeztu zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren aurrean, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzen dela adierazteko. 23. poligonoko (NA-LA-056) 405. lurzatia desafektaturik gelditzen da.

8. alegazioa.–Martín Arroqui Latasa jauna.

Hirigintzari buruzko alderdiekin loturik jasotako alegazio guztiak Lurraldearen Antolamenduko Atalari igorri zaizkio, hark balora zitzan, eta, hala bazegokion, lurzoru urbanizaezinetan baimentzekoak diren jardueren tramiterako aintzat har zitzaten. Lurraldearen Antolamenduko Atalak hauxe adierazten du: lurzoru urbanizagarriaren mugen barruan dagoen 23. poligonoko 400. lurzatiaren iparraldea kenduta, lurzatiaren gainerako zatia lurzoru urbanizaezin gisa sailkaturik dago, eta ekialdean, NA-7500 errepidearekin egiten du muga.

Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako zuzendari nagusiaren 232/2019 Ebazpenaren bidez, galtzada partzialki okupatzeko baimena ematen da, Irurtzun-Madotz-Lekunberri arteko NA-7500 errepidean, ezkerreko bidean, 10+950 eta 10+730 kilometro-puntuen artean. 2019ko abenduaren 18an, Nedgia Navarra SAk eskabidea aurkeztu zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren aurrean, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzen dela adierazteko. 23. poligonoko (NA-LA-053) 25. lurzatia desafektaturik gelditzen da.

9. alegazioa.–Martín Arroqui Latasa jauna (2. alegazioa).

Proiektuaren Ingurumen Eraginaren Adierazpenaren esparruaren barruan aztertu dira ingurumenari buruzko alderdi guztiak.

Hirigintzari buruzko alderdiekin loturik jasotako alegazio guztiak Lurraldearen Antolamenduko Atalari igorri zaizkio, hark balora zitzan, eta, hala bazegokion, lurzoru urbanizaezinetan baimentzekoak diren jardueren tramiterako aintzat har zitzaten. 2019ko abenduaren 23an, Lurraldearen Antolamenduko Atalean, ez da inon ageri hirigintza hedapenari buruzko inolako espedienterik.

Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako zuzendari nagusiaren 232/2019 Ebazpenaren bidez, galtzada partzialki okupatzeko baimena ematen da, Irurtzun-Madotz-Lekunberri arteko NA-7500 errepidean, ezkerreko bidean, 10+950 eta 10+730 kilometro-puntuen artean. 2019ko abenduaren 18an, Nedgia Navarra SAk eskabidea aurkeztu zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren aurrean, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzen dela adierazteko. 23. poligonoko (NA-LA-053) 402. lurzatia desafektaturik gelditzen da.

10. alegazioa.–José Ignacio Aizpun Etulain jauna.

2019ko irailaren 10ean, Nedgia Navarra SAk eskabidea aurkeztu dio Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari. Bertan, Arakilgo 4. poligonoko 37. lurzatiaren inguruan Etxeberriko Kontzejuarekin lortutako akordioa ikusirik, onartu egiten du José Ignacio Aizpun Etulain jaunak aurkeztutako alegazioa. Arakilgo 4. poligonoko 256. eta 248. lurzatien gaineko ukipen berriak direla eta alegatzaile horrekin egin duen akordioa ere aurkeztu du.

Proiektuaren Ingurumen Eraginaren Adierazpena aldatzeko Ingurumenaren zuzendariak emandako abenduaren 31ko 360E/2019 Ebazpenean ere, alegazio hau baldintzen artean aipatzen da.

11. alegazioa.–Astizko Kontzejua.

Aurrez ere esan dugun bezala, proiektuaren Ingurumen Eraginaren Adierazpenaren esparruaren barruan aztertu dira ingurumenari buruzko alderdi guztiak.

Hoditeria NA-7500 errepide ondoan eta Astizko hirigunean zehar joateari dagokionez, Nedgia Navarra SAk adierazten du trazadura aldaturen duela, baldin eta erakunde eskumendunek horretarako baimena ematen badiote.

Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako zuzendari nagusiaren 232/2019 Ebazpenaren bidez, galtzada partzialki okupatzeko baimena ematen da, Irurtzun-Madotz-Lekunberri arteko NA-7500 errepidean, ezkerreko bidean, 10+950 eta 10+730 kilometro-puntuen artean. 2019ko abenduaren 18an, Nedgia Navarra SAk eskabidea aurkeztu zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren aurrean, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzen dela adierazteko.

12., 14., 16. eta 18. alegazioak.–Fco. Javier Iriarte Ollo jauna, Sustraia Erakuntza Fundazioa, Kalaxka Elkartea eta Irurtzun-Etxeberri Fazeria.

Arakilgo Udalari emandako erantzun bera eman beharko litzaieke alegazio hauei.

13. alegazioa.–Oderizko Kontzejua.

Trazadura aldatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan aipatzen ez diren lurzatiei eraginen lieke.

15. alegazioa.–Margarita Oderiz Zubillaga andrea.

Aurrez ere esan dugun bezala, proiektuaren Ingurumen Eraginaren Adierazpenaren esparruaren barruan aztertu dira ingurumenari buruzko alderdi guztiak.

Hirigintzari buruzko alderdiekin loturik jasotako alegazio guztiak Lurraldearen Antolamenduko Atalari igorri zaizkio, hark balora zitzan, eta, hala bazegokion, lurzoru urbanizaezinetan baimentzekoak diren jardueren tramiterako aintzat har zitzaten. 2019ko abenduaren 23an, Lurraldearen Antolamenduko Atalean, ez da inon ageri aipaturiko lurzatien antolamendua aldatzen duen inolako espedienterik.

Bestalde, trazadura aldatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan aipatzen ez diren lurzatiei eraginen lieke.

17. alegazioa.–Venancio Astiz Buldain jauna.

2019ko abenduaren 23an, Lurraldearen Antolamenduko Atalean, ez da inon ageri eremu urbanizagarriaren hedapenari buruzko inolako espedienterik.

Trazaduraren aldaketari dagokionez, esan behar da hodiek linea elektrikotik distantzia jakin batera egon behar dutela, araudi elektrikoek hala ezartzen dutelako, eta horrek ezinezko egiten du beren kokapena aldatzea. Gainera, obrek dirauten bitartean hartu behar diren segurtasun neurriak ere kontuan izan behar dira, bai eta, korrosiorik ez gertatzeko, altzairuzko hoditeriaren babes katodikoko neurriak ere.

19. alegazioa.–Victoriano Arano Arrechea jauna eta Antonia Galarza Arangoa andrea.

Trazadura aldatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan aipatzen ez diren lurzatiei eraginen lieke.

Bestalde, finken ukipenengatiko kalte-ordainei dagokienez, indarrean den legeekin bat jokatuko da (Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea).

Iragarkiaren kodea: F2006126