155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko uztailaren 1ean hartua. Honen bidez, adierazten da abelbide batzuk existitzen direla, zeinen zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisikoak jasotzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Errege Bardeako abelbideen sailkapen eta mugaketa proiektuan.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak bere gain hartuko ditu Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak Ekonomia eta Ogasun Departamentuari esleitutako ahalmen eta botereak. Nafarroako Gobernuaren egitura eguneratu denez, orain Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio Errege Bardeako abelbideak sailkatzeko eta mugatzeko lanak egiteko ahalmena.

19/1997 Legearen arabera, abelbideen sailkapena da “adierazpen izaerako egintza administratibo bat, zeinaren bidez zehazten baitira abelbide bakoitzaren existentzia, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak”, mugaketa da “egintza administratibo bat, zeinaren bidez zehazten baitira abelbideen mugak, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera”, eta mugarriztatzea da “prozedura administratibo bat, zeinaren bidez zehazten eta modu iraunkorrean seinalatzen baitira abelbideen mugak, tokian berean”.

Errege Bardeako abelbideak sailkatu beharra dago, aldez aurretik, bide horiek errekuperatzeko, eta sailkapen horren helburua da Nafarroako abelbideei balioa ematea, eragin onuragarria izan dezaten lurralde antolamenduan eta landa ingurunearen garapenean. Administrazio prozesuaren tramiteak bete ondoren, lana jendaurrean jartzea barne, 115 alegazio aurkeztu ziren, eta horiek behar bezala baloratu dira, txostena egin da eta erantzuna eman zaie, eta halaxe jaso da espedientean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Deklaratzea abelbide hauek eta horiei loturiko tokiak existitzen direla (horien zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisiko orokorrak jasota daude Nafarroako Foru Komunitateko Errege Bardeako abelbideen sailkapen eta mugaketa proiektuan, eta horien ibilbidea zehaztuta dago atxikitako planoetan):

–Erronkariarren errege altxonbidea.

–Deustiatik Urbasa-Andiara doan errege altxonbidea.

–Corellako El Villarretik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbidea.

–1. zeharbidea.

–2. zeharbidea.

–3. zeharbidea.

–5. zeharbidea.

–4. iraganbidea.

–8. iraganbidea.

–7. adarra.

–17. adarra.

2. Onestea honako abelbide hauek mugatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Errege Bardeako abelbideen sailkapen eta mugaketa proiektuan eta atxikitako planoetan zehazten den gisan:

–Erronkariarren errege altxonbidea.

–Deustiatik Urbasa-Andiara doan errege altxonbidea.

–Corellako El Villarretik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbidea.

–1. zeharbidea.

–2. zeharbidea.

–3. zeharbidea.

–5. zeharbidea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igortzea.

4. Erabaki hau jakinaraztea Errege Bardeako Batzordeari, eta adieraztea ezen erabaki honek administrazio bidea bukatzen duela eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jartzen ahal dela honen aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Espedientean interesa duten Administrazio Publikoek bigarren errekurtso mota hori jartzen ahal dute soilik.

Erabaki hau argitaratu edo jakinarazi, zein den kasua, eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epeak.

Iruñean, 2020ko uztailaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

1. ERANSKINA

Errege Bardeako abelbideen gaineko Erabakia (PDFa).

2. ERANSKINA

Errege Bardeako abelbideen gaineko Erabakia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2007110