155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

369/2016 prozedura arrunta

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 369/2016 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 181/2017 epaia eman da 2019ko apirilaren 24an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

“181/2017 epaia.

Jaun- andreak: Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna. Magistratuak: María Jesús Azcona Labiano andrea eta Raquel H. Reyes Martínez andrea.

Iruñean, 2017ko apirilaren 24an.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, aztertu egin ditu 369/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren autoak. Errekurtso hori ekainaren 22ko 42/2016 Foru Dekretuaren aurka jarri zen, horren bidez ezarri baitzen Hezkuntza Departamentuari atxikitako ikastetxeetako irakasleen eta laguntzaileen kontratuen gehieneko iraupena. Errekurtsoan alderdi hauek parte hartu dute: batetik, AFAPNA sindikatua, alderdi demandatzaile gisa, Amaia Urricelqui Larrañaga auzitegietako prokuradoreak ordezkatua eta Luis María Igual Sola letraduak defendatua, eta bestetik, Nafarroako Foru Komunitatea, demandatu gisa, Foru Komunitateko aholkulari juridikoak eta letraduak ordezkatua eta defendatua.

Epaitza:

baiesten dugu Amaia Urricelqui Larrañaga auzitegietako prokuradoreak, AFAPNA sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz, ekainaren 22ko 42/2016 Foru Dekretuaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta, horrenbestez, erabat deuseza deklaratzen dugu errekurritutako xedapen orokorra. Foru dekretu horren bidez, Hezkuntza Departamentuari atxikitako ikastetxeetako irakasleen eta laguntzaileen kontratuen gehieneko iraupena zehaztu zen. Prozesuko kostuak alderdi demandatuak ordaindu behar ditu.

Jakinaraz bedi ebazpen judizial hau Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duenari jarraituz, eta aditzera ematen da kasazio-errekurtsoa soilik jar daitekeela haren aurka, dagokion Salari zuzendua, bakar-bakarrik kasazio-interes objektiboko kasuren bat badago tartean eta ezarritako legezko baldintzak betez, hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 86. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat (uztailaren 21eko 7/2015 Lege Organikoak emandako testuaren arabera).

Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Sala honi zuzenduta prestatu beharko da, epai hau jakinarazi eta hogeita hamar eguneko epean.

Alderdiei aditzera ematen zaie ezen, edozein kasutan, eta aurkezten diren kasazio-errekurtso guztietan, kasuan kasuko kasazio-errekurtsoari buruzko idazki guztiek bat etorri beharko dutela, aitzakiarik gabe, Auzitegi Goreneko Gobernu Salak 2016-4-21ean hartutako Erabakiaren bidez eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honek 2016-6-27an hartutako Erabakiaren bidez onetsi diren baldintza eta betebehar estrintsekoekin.

Erabaki horiek ikusgai daude Justizia Auzitegi Nagusi honen iragarki-taulan, eta argitaratuta, orobat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren web-orrian (www.poderjudicial.es), jendaurrean egon daitezen eta orok jakin ditzan.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2020ko ekainaren 19an.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2006406