155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03841 JV/sr espedientea.

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Arburua Echeverria Antonio, Arburua Jiménez Julen, Jiménez Mújica M.ª Asunción.

Helbidea: Kortaria baserria, Orabidea auzoa. Sakabanatua, z.g., Lekaroz, 31795 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabea.

Eskatutako emaria: 0,13 l/s.

Tokia: Munokasko alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Etxalar eta Baztan (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

hargunean hormigoizko bi horma txiki eta 800 litroko kutxatila metaliko bat daude. Hargunearen tokitik hormigoizko 16.000 litroko erregulazio-biltegira doan kondukzioan 900 ml-ko hodi bat dago, zangan sartuta doana, hazbete bateko diametroko PEADekoa; biltegirik Kortariko Borda baserrira doan beste kondukzioan, berriz, 3/4 hazbeteko diametroko PEAD hodia dago, hura ere zangan sartua. Ura erabiltzen da etxerako eta abeltzaintzarako, Kortaria baserrian, Lekarozen, Baztango udal-mugartean (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango edo Etxalarko udaletxeetan edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko ekainaren 1ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2005909