155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-291

Garraldako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Garraldako Udala.

Xedea: Garraldako hondakin urak isurtzeko baimena berritzea.

Ur-ibilgua: Xepetea erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Garralda (Nafarroa).

Garraldako isuria (Nafarroa), Imhoff biltegian araztu ondoren, Zepetea errekara ateratzen da, ezkerraldetik, zehazki 14.500 m³-ko emaria urtean; Irati ibaira isurtzen da erreka hori, eskuinaldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko ekainaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2006150