155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-386

Juan García Macayak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Juan García Macaya.

Xedea: mahatsondoak manipulatzeko instalazio batzuetako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Larraga (Nafarroa).

Isurketak guztira 550 m³-ko bolumena du urtean eta bi jario ditu: haietako bat 3.000 litroko iragazkidun hobi septiko batean tratatzen da, eta bestea 1.500 litroko hobi batean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2006131