155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO GARAPEN PARTZUERGOA

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Garapen Partzuergoak, 2020ko ekainaren 24ko batzar orokorrean, hasiera batez onetsi zuen 2020rako aurrekontuen eta plantilla organikoaren espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat jo eta haren eduki osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat.

Erriberrin, 2020ko ekainaren 25ean.–Lehendakaria, Alejandro Antoñanzas Salvo.

Iragarkiaren kodea: L2006717