155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Irunberriko San Isidro zahar etxe eta psikogeriatrikoko zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 5. artikuluan. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2020ko ekainaren 19an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen, kide guztien adostasunez, aldaketa egitea Irunberriko San Isidro zahar etxeko eta psikogeriatrikoko zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 5. artikuluan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko manuekin.

Jendaurreko izapidean inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, 325.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz; hala izanik ere, ordenantzaren testu osoa argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Irunberrin, 2020ko ekainaren 22an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L2006574