155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 723. lurzatian. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2020ko ekainaren 11n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa, Esako katastroko 1. poligonoko 723. lurzatian, Carlos Moncada Sánchezek sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta espedientea jendaurrean jarriko da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Esan, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2006709