155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2020ko otsailaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma zuela, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean 01/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditua baita.

Aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2020ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Kreditu bereziaren espedientea (01/2020)

1.–Gastu goitituak:

0.1533.6. Obrak Ereta - Alto de las Cruces - Juncal: 589.900 euro.

0.1710.6. Zakurrentzako eremua jartzea Errepublika pasealekuan: 2.500 euro.

0.23181.6. Gizarte-etxeko tabernarako makineria erostea: 900 euro.

0.4121.6. Herri-lurretako bideak konpontzea uholdeak: 471.300 euro.

Guztira: 1.064.600 euro.

Aparteko kredituaren espedientearen finantzaketa:

2. Diru-sarrerak goititzea:

0.7. NGren dirulaguntza Ereta - Juncal - Bideak: 276.700 euro.

0.6. Herri-lurren desjabetzeak AHT: 257.900 euro.

Guztira: 1.064.600 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2020ko ekainaren 7an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2006681