155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Abokatuen Elkargoarekin sinatutako hitzarmena, Hipoteka Bitartekaritzako Bulegoak beste urtebete jardunean segitzeko. Laburpena

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoarekin, Iruñeko Udalak argitara ematen du laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index: DDBN (Identifikazioa): 512582), bai eta Udalaren webgunean ere.

1.–Hitzarmenaren xedea.

Bitartekaritzako eta aholkularitzako zerbitzua egitea ondotik zehazten diren egoeretako batean daudenei, beharrezko informazioa emanez etxebizitzaren edo ohiko bizilekuaren hipoteka ordaintzeko oztopoei heltzeko moduei eta aukerei buruz, kreditu bat eman dieten banku entitateen aurrean.

Zerbitzuaren hartzaileak Iruñeko etxebizitzetako bizilagunak izanen dira, etxebizitza baten jabe badira eta ohiko bizileku iraunkorra badute hori, betiere etxea galtzeko arriskuan badaude eta egoera hauetakoren batean:

–Oraindik hipotekako kuota ordaintzeari utzi ez izana, baina ez ordaintzearen ondorioei eta dauden aukerei buruzko informazioa behar izatea.

–Ordaintzeari utzi ez izana, baina finantza entitatearekin konponbide bat bilatzen aritzea, aurreragoko kuotak ordaintzerik ez dutela izanen aurreikusten bada (ordaintzen jarraitzeko baldintza hobeak lortu ahal izateko eskatzen da bitartekaritza).

–Ordaintzeari utzi izana, baina oraindik demanda jarri gabe egotea (orientazioa eskatzen da, eta finantza entitatearekin esku hartzen da demanda jar ez dadin).

–Ordaintzeari utzi izana, demanda jarrita egotea eta herritarra prozesuko edozein fasetan egotea, baita etxetik botatzekoan ere.

2.–Ekintza diruz lagungarriak gauzatzeko epea.

Hitzarmen honek urtebeteko indarraldia izanen du: 2019ko irailaren 1ean hasi eta 2020ko abuztuaren 31n bukatuko da.

3.–Aurrekontuko zein kredituri egozten zaion dirulaguntza eta horren zenbatekoa.

–Dirulaguntzaren zenbatekoa: 24.000 euro.

–Aurrekontuko partida: 30/15220/482090.

4.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Udalaren dirulaguntza jasotzea bateraezina da xede bererako bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideak jasotzearekin, horiek edozein administrazio, entitate edo pertsonak emanak izanik.

Iruñean, 2020ko ekainaren 24an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2006718