155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Xehetasun-azterketa, UE-3.38 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Mendigorriko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko apirilaren 29an, hasiera batean onetsi zuen UE-3.38 exekuzio unitatearen xehetasun-azterketa, Hierros Domínguez de Vidaurreta SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Mendigorrian, 2020ko apirilaren 30ean.–Mendigorriko alkate udalburua, Eunate López Pinillos. Sinatua, ahoz aginduta eta sinatzeko eskuordetzaren bitartez: Mendigorriko Udaleko bitarteko idazkari-kontu hartzailea, Juan Antoniko Echeverría Echarte.

Iragarkiaren kodea: L2006782