155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2020ko aurrekontuko 1etik 9ra bitarteko aldaketak. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2020ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1etik 9ra bitarteko aldaketei buruzko espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoren, argitaratu beharko bada ere.

Gazolatzen, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2006708