155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 582. Ebazpena eman zuen 2020ko ekainaren 25ean. Hona hemen testua:

Udal honetako alkatea bidezko arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez 2020ko ekainaren 28tik uztailaren 8ra bitartean, kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua, lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,

EBAZTEN DUT:

1. Ander Carrascón Erice lehen alkateordearen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2020ko ekainaren 28tik uztailaren 8ra, biak barne.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2006781