155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEORBURU

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 2an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua

GASTUAK:

16900 63200.–Pilotalekua estaltzea: 90.000 euro.

Finantzaketa

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakin likidoa: 90.000 euro.

Beorburun (Txulapain), 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Iranzu Zabalza Vizcay.

Iragarkiaren kodea: L2006720