2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEORBURU
2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Beorburuko Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena 2020ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an, eta jendaurrean egoteko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betiko onetsirik gelditu da 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Hona hemen laburpena:
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 453,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.700,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 2.092,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 6.245,00 euro.
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.955,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.190,00 euro.
Gastuak, guztira: 6.245,00 euro.
Argitara ematen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin.
Beorburun, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Iranzu Zabalza Vizcay.
Iragarkiaren kodea: L2006713