155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKETA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Azketako Kontzejuko Batzarrak, 2020ko ekainaren 5an egin bilkuran, erabaki zuen Azketako Kontzejuaren eta partikularren belarrak eta artegiak adjudikatzeko espedienteari hasiera ematea. Adjudikazioak 10 urterako izanen dira. Horregatik, honako hau iragartzen da:

1. Hamabost eguneko epea irekitzen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, finkak aprobetxamendutik kanpo utzi nahi dituzten jabeek hala jakinaraz diezaioten Azketako Kontzejuari, modu fede-emailean jakinarazi ere.

2. Hamabost eguneko epea irekitzen da herritarrentzako zuzeneko adjudikazioan interesa duten herritarrek aprobetxamenduaren eskaera aurkezteko, baldintzak betetzen badituzte.

Baldintza-agiria interesdunen eskura egonen da Idazkaritzan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Azketan, 2020ko ekainaren 12an.–Kontzejuko burua, David Lopez Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2006697