155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKETA

Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Azketako Kontzejuko Batzarrak, 2020ko ekainaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Azketako herri-lurren aprobetxamenduaren adjudikazioa eska dezaten Herri-lurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa baldin badute. Modua herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa izanen da eta Kontzejuaren Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da.

Azketan, 2020ko ekainaren 12an.–Kontzejuko burua, David Lopez Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2006696