155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

5/2020 aurrekontu-aldaketa, COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurriei buruzkoa. Onespena

Antsoaingo Udalak, 2020ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, aipatu aldaketa onetsi du.

Ikusirik osasun-krisia eta bere ondorioz izan diren kalte ekonomiko eta sozialak zorigaitz publiko edo antzeko kasutzat jo daitezkeela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214.3 artikuluan jaso bezala.

Aipatutako artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki hau betearazlea da onesten den unetik hasita, haren aurkako erreklamazioak aurkez badaitezke ere; hortaz, ondorio horietarako, argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen oholean. Erreklamazioak, aurkezten badira, aurkeztu eta 8 eguneko epean oinarritu beharko dira, eta ezetsitzat jo beharko dira erreklamazio egileak ez badu erantzunik jasotzen epe horren barnean.

Aurrekontu-aldaketaren espedientearen bitartez aparteko kreditua sartuko da; hona hemen ezaugarriak:

Aurrekontu-aplikazio berria: 1-431-479 Dirulaguntzak COVID-19.

Finantzabideak: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Zenbatekoa: 100.000 euro.

Antsoainen, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2006714