155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Aldaketa, udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasei buruzko ordenantzan. Behin betiko onespena

Abaigarko Udalak, 2020ko martxoaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Abaigarko udal hilerriaren erabilera eta hartan zerbitzu emateko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.

Erabaki hori 2020ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14an.

Legez ezarritako epea igaro delarik inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Abaigarren, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

ERANSKINA

Emakidak

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

LUZAPENA

LURRA

Salbuetsita (25 urte)

300 euro (25 urte)

300 euro (15 urte)

KOLUNBARIOA

150 euro (30 urte)

300 euro (30 urte)

100 euro (15 urte)

Ehorzketak eta berrehorzketak

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

LURRA

120 euro

360 euro

KOLUNBARIOA

120 euro

150 euro

Berrehorzketa eginez gero, emakidaren epea eguneratuko da hura egin den egunaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L2006707