155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

75E/2020 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin-behinekoz ebazten baita unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra 2019-2020 ikasturterako.

Ikusirik Unibertsitateen Ataleko buruak eman duen txostena unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra, 2019-2020 ikasturteari dagokiona, behin-behinekoz ebazteko (deialdia urriaren 11ko 18/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2019ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urriaren 24koan), eta ebazpen horren 9. eta 11. oinarrietan ezarritakoa betez.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. I. eranskineko ikasleei ikasketetarako bekak ematea behin-behinekoz, izan daitezkeen erreklamazioak galarazi gabe, 2020ko Aurrekontuko “Unibertsitateko ikasketetarako beka eta laguntzak” izeneko G10001 G1110 4800 323100 partidaren kargura.

2. Onuradunei pagatu beharreko zenbateko zehatza Nafarroako Gobernuak ematen duen laguntzari Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen bekaren zenbatekoa kenduz lortuko da, aipatu deialdiaren 8. arauan xedaturikoarekin bat. Horretarako, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak bekak eman edo ukatzearen gaineko frogagiria aurkeztua behar dute izan.

3. Bekak behin-behinekoz ukatzea II. eranskinean ageri diren ikasleei, deialdiaren baldintzak ez betetzeagatik.

4. Aipatutako deialdiaren 11. araua betetzearren, I. eta II. eranskinetan biltzen diren eskatzaileek beren beka edo laguntza espedientea berrikustea eskatzen ahal dute, hilabeteko epearen barnean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Eskaria Unibertsitateko Zerbitzuari zuzenduko zaio. Halaber, zerbitzu horrek ofizioz ikuskatzen ahalko ditu akatsak dituzten espedienteak edo 2019-2020 ikasturteko beken deialdi orokorrean xedaturikoa urratzen dutenak.

5. 2019-2020 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorreko kanpaina 2020ko irailaren 30ean bukatuko da behin betiko. Espediente edo erreklamazioren bat ondoren ebazten bada, 2020-2021 ikasturteko bekekin batean ordainduko da.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, baita Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (San Domingo kalea z.g., Iruña) eta nafarroa.eus atarian dagoen beken fitxan ere:

https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/8337/Convocatoria-general-de-becas-y-ayudas-al-estudio-para-el-curso-2019-2020

7. Eskatzaileek beren egoera zein den kontsultatu dezakete 2019-2020 ikasturteko beken deialdi orokorra telematikoki tramitatzeko aplikazioan.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Unibertsitateko Zerbitzura, Unibertsitateko Atalera eta Aurrekontuen eta Araubide Ekonomikoaren Atalera.

9. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Sarrigurenen, 2020ko uztailaren 3an.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: F2007234