155. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

230/2020 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin-behinekoz ebazten baita derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beka eta laguntzen deialdi orokorra 2019-2020 ikasturterako.

Ikusirik Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak eman duen txostena derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako ikasketetarako beka eta laguntzen deialdi orokorra, 2019-2020 ikasturteari dagokiona, behin-behinekoz ebazteko (deialdia urriaren 11ko 96/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2019ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urriaren 24koan), eta ebazpen horren 9. eta 11. oinarrietan ezarritakoa betez.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. I. eranskineko ikasleei ikasketetarako bekak ematea behin-behinekoz, izan daitezkeen erreklamazioak galarazi gabe, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko, 2020ko Aurrekontuko “Irakaskuntza ertainetarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak” izeneko 410002 41610 4800 323100 partidaren kargura.

2. Bekak behin-behinekoz ukatzea II. eranskinean ageri diren ikasleei, deialdiaren baldintzak ez betetzeagatik.

3. Ikasketarako, garraiorako, jantokirako eta bizitokirako beka edo laguntzen zenbatekoak, errenta tarteen araberakoak, eta laguntza bereziei dagozkienak aipatu deialdiaren 8. arauan ezarritakoak dira.

4. Onuradunei pagatu beharreko zenbateko zehatza Nafarroako Gobernuak ematen duen laguntzari Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak ematen duen bekaren zenbatekoa kenduz lortuko da, aipatu deialdiaren 8. arauan xedaturikoarekin bat. Horretarako, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta/edo Eusko Jaurlaritzak bekak eman edo ukatzearen gaineko frogagiria aurkeztua behar dute izan.

5. Aipatutako deialdiaren 11. araua betetzearren, I. eta II. eranskinetan biltzen diren eskatzaileek esleipen irizpideak oker ezarri zaizkiela uste badute edo, inguruabar ekonomiko eta akademikoengatik, laguntza jaso duen beste izangairen batek baino eskubide gehiago dutela iruditzen bazaie, beren beka edo laguntza espedientea berrikustea eskatzen ahal dute, hilabeteko epearen barnean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Eskaria Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuari zuzenduko zaio. Halaber, zerbitzu horrek ofizioz ikuskatzen ahalko ditu akatsak dituzten espedienteak edo 2019-2020 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorrean xedaturikoa urratzen dutenak.

6. 2019-2020 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorreko kanpaina 2020ko irailaren 30ean bukatuko da behin betiko. Espediente edo erreklamazioren bat ondoren ebazten bada, 2020-2021 ikasturteko bekekin batean ordainduko da.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta ebazpen honen eranskinak jendaurrean jartzea honako tokiotan:

–Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoa, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña.

–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoa, San Domingo aldapa z.g., Iruña.

8. Eskatzaileek beren egoera zein den kontsultatu dezakete 2019-2020 ikasturteko beken deialdi orokorra telematikoki tramitatzeko aplikazioan.

9. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

Iruñean, 2020ko uztailaren 2an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2007207