154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena 10. ordenantza fiskala

Antsoaingo Udalak, 2019ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatu udal ordenantzaren aldaketa.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsita geldituko da Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa (10. ordenantza fiskala), eta testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2006719