154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-288

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Esprontzedako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Linares ibaia, Oro erreka (Linares ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Esprontzeda (Nafarroa).

Esprontzedako isurketa bi hobi septikotan araztu ondoren Valles eta Linares ibaietara ateratzen da, eta urteko 14.000 m³-ko emaria du; Valles ibaia Linares ibaiaren afluentea da, ezkerraldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2006054