154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-377

Anotzibarko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Anotzibarko Kontzejua.

Xedea: Anotzibarko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Aingiruiturri erreka-zuloa (Ultzama ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Odieta (Nafarroa).

Isurketak 2.600 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta 11 m³-ko Imhoff tanke batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 26an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2006053