154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-157

Uharte Arakilgo Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Uharte Arakilgo Udala.

Xedea: Uharte Arakilgo hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Arakil ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Uharte Arakil (Nafarroa).

Isurketaren bolumena, gehienez ere, 600.000 m³-koa da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: arbastatzea, lehen mailako dekantazioa, harri-ohea duen iragazki perkoladorea eta bigarren mailako dekantazioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 25ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2005935