154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Errebokatzea alkateak zinegotzi ordezkariei COVID-19aren karira eskuordetzan esleitutako eskumenak

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hau eman zuen 2020ko ekainaren 16an:

DAL 16-JUN-20 (1/AL).

“Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko ekainaren 15ean hartutako Erabakia (4/AL), 2020ko martxoaren 30eko JOBen Erabakia (16/AL) errebokatzea onesten duena, non alkateari eta zinegotzi ordezkariei kontratazio-gaietarako eta gastu-baimen zein -xedapenetarako eskumen handiagoak esleitzen baitzitzaizkien, administrazioaren azkartasuna eta desburokratizazioa sustatzeko, herritarrei zerbitzu hobea eta eraginkorragoa eskaintze aldera, COVID-19 koronabirusaren krisialdiak eragindako inpaktuari aurre egiteko martxoaren 25eko 2/2020 Dekretu/Foru Legeak onetsitako premiazko neurrien ondorio gisa, eta bat etorrita Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan eta NTOFL-en xedatutakoarekin, honako hau

XEDATU DUT:

Lehena.–Errebokatzea 2020ko martxoaren 30eko Alkatetzako Xedapena (1/Al), non zinegotzi ordezkari izendatutako bakoitzari esleitu baitzitzaion, indarreko Udal Antolaketari buruzko Dekretuak bakoitzaren Alorrari esleitutako esparruak aintzat harturik, betebeharrak aitortu eta likidatzeko eskumena, zenbateko-mugarik ezarri gabe, 2020ko martxoaren 30ean JOBek hartutako Erabakiaren barneko (16/AL) kontratazio-gaietarako eskuordetutako eskumenean jatorria edukiz gero.

Bigarrena.–Alkatetzako Dekretu honek 2020ko ekainaren 22tik aitzina hartuko du indarra, data horretan amaitzen baita ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretu bidez onetsitako alarma-egoeraren luzapena.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialan argitaratzeko agintzea, bai eta Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari horren berri ematea ere.”

Iruñean, 2020ko ekainaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2006797